Comienzan las obras del parque hortícola de Urtubi en Zumarraga
Comienzan las obras del parque hortícola de Urtubi en Zumarraga
Se ampliará el espacio hortícola, se creará un parque para perros y se construirán diferentes espacios de ocio.
José Ignacio Asensio: “GK 2050 estrategiaren helburua da hirietako azpiegitura berdeak sustatzea, landa eremukoen osagarri, klima aldaketara egokitzeko neurri gisa. Horrek, gainera, biztanleriaren ongizatea eta bizi kalitatea handitzen du eta osasun indizeak hobetzen ditu, pertsonek naturarekin duten lotura berreskuratzen laguntzen du eta hiri espazioen kalitate paisajistikoa areagotzen du”.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Urtubi baratze parkeko obrak bisitatu dituzte. Eremu degradatuak berreskuratzeko programaren barruan eta ‘Gipuzkoa Klima 2050’ klima aldaketari aurre egiteko estrategian oinarri hartuta garatzen den proiektua da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zumarragako Udalak era koordinatuan egikaritzen dute eta Udalak obraren zuzendaritza bere gain hartzen du. Inbertsioa 228.184€-koa da eta lanak gauzatzeko epea sei hilabetekoa da. Eremu honetan hainbat erabilera ezberdin aurreikusten dira ohiko parke egitura batez gain, hala nola, aisialdirako baratze eremua, zakurrentzako parkea, bertako landaretza potentziala sustatuko duen birika egitura eta ohiko parke baten egitura.
Ingurune honen erronka nagusia da egun dauden desnibel topografiko handiak gainditzea eta herri erabilera aktibo baterako baratze parkea egituratzea. Ondorioz, proiektu honetan egungo arazo hauek aukera bilakatuko dira eta ingurune hau herritar guztientzat zabaldu, eremua ezagutarazi eta erabilera publiko ezberdinetarako egokituko da.
Jarduera eremuak 17.250 m2 inguruko hedadura du orokorrean eta izena ematen dion
sakonunearen oinean kokatua dago. Eremu honek iparraldean eremu urbanizaezin bat du erabat begetalizatua dagoena, ekialdean Antiguako ermita legoke eta goikaldetik Urtubi auzunea dugu, dentsitate baxuko etxebizitzez osatua. Hegoaldean, Beloki hiribidea eta Orbegozo fundazioaren eremua leudeke, mendebaldean berriz, GI-631 errepideak mugatzen du azpiko pasabidearekin herrigunera konektatuz.
Urtubiko berde-gune honek hainbat potentzialitate ezberdin ditu maila ekologiko zein sozialean; gainera, herrigunearekin duen gertutasunak herritarren erabilerarako aukera paregabeak eskaintzen ditu. Hau guztiaren ondorioz, parke periurbano bat eratzeko aukerak biltzen ditu eremuak, herritarren aisialdi osasuntsu bati bideraturiko bereizgarriarekin. Izan ere, eremu honetan hainbat erabilera ezberdin aurreikusten dira ohiko parke egitura batez gain; hala nola, aisialdirako baratze eremua, zakurrentzako parkea, bertako landaretza potentziala sustatuko duen birika egitura eta ohiko parke baten egitura.
Eremu degradatuak berreskuratzeko programaren barruan, Ingurumeneko Departamentuak hainbat proiektu gauzatu ditu azken urteotan, arrazoi desberdinengatik elementuen kalitate estandarretan eta ezaugarrietan galera bat jasan duten lurraldeko eremu batzuk biziberritu, lehengoratu edo balioan jartzeko, iraunkortasun ikuspuntu batetik hartzen diren edo inguru horientzako espero diren erabilera eta funtzioei dagokienez.
Ingurumeneko diputatuak azaldu du klima aldaketari aurre egiteko gipuzkoar estrategiak jarduketa lerro espezifiko bat ezarri duela, “Gipuzkoan azpiegitura berdeen sare bat sustatzeko eta lurraldea desfragmentatzeko. Jarduketa lerro horren barruan bi ekintza zehatz ezarri dira: batetik, hondatutako eremuak biziberritzea eta naturalizatzea, lurraldeko erresielientziari eusteko; eta, bestetik, hirietako azpiegitura berdeak sustatzea, landa eremukoen osagarri, klima aldaketara egokitzeko neurri gisa. Horrek, gainera, biztanleriaren ongizatea eta bizi kalitatea handitzen du, eta osasun indizeak hobetzen ditu, pertsonek naturarekin duten lotura berreskuratzen laguntzen du eta hiri espazioen kalitate paisajistikoa areagotzen du”.
“Ekintza horiekin lotuta, ‘GK2050’ estrategiak ezartzen du, besteak beste, Ingurumeneko Departamentuak lehenaratze eta naturalizazio proiektuak sustatu eta gauzatu behar dituela eta hiri eremuak biziberritzeko udal proiektuak eta jarduketak, hiri eremuak naturalizatzeko proiektuak eta berdeguneak sortzeko proiektuak lagundu behar dituela, gaiari lotuta ezarrita dauden tokiko eta eskualdeo estrategien barruan”, nabarmendu du Asensiok.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Zumarragako Udalak burutuko dituzten obrei esker, honako azpiegitura hauek eraikiko dira:
Ibilbide nagusia eta sarbideak
Ibilbide honek 3 sarrera ditu. Beloki Hiribidetik gora igotzeko egun dauden eskaileretatik sarrera bat egokituko da eta beste sarbidea GI-631 errepidea zeharkatzen duen tuneletik izango da. Ibilbideak 2 metroko zabalera izango du eta harri xehe trinkotuzko zoru batez osatua egongo da. Aldi berean, ibilbide honek areta drenante bat eramango du albo batean, mendi magaletik datozen urak bilduz. Bide nagusi honek, parkeko egonleku guztietara iristea ahalbidetzen du.
Bigarren mailako ibilbideak
Tuneletik bide nagusira sarbidea izateaz gain, bigarren mailako bide batetik, fitodepurazio sistemadun urmaela izango duen egonlekura doan bigarren mailako bide batera ere sarbidea egongo da. Honek belarrezko zorua izango du eta 2 metroko zabalera. Bestetik, fitodepurazio sistemadun urmaela izango duen egonlekua eta baratze parkearen amaiera den egonlekua lotzeko bigarren mailako beste bide bat egongo da. Honek ere, belarrezko zorua eta 2 metroko zabalera izango dituelarik.
Baratze publikoak
Baratzen eremua parkearen goikaldean kokatuko da. Sarrera Beloki hiribidetik egokituko da eta inguruan kokatuko da erabilera anitzeko etxola non lanabesak eta aldatzeko takila komunitarioak edukiko dituzten simaurra pilatzeko konpostatze gune nagusi batekin batera eta baita irisgarritasun mugatua duten erabiltzaileentzat sarrera inguruan kokatuko dira altxatutako parterreak. Sarrera horretatik abiatzen den bidearen inguruan jarraituko du baratze parkeak eta orotara 56 partzela izango ditu.
Gainerakoan baratze eremuetan bertan ur hartune kolektiboak, bertako materia organikoaren konpostatze guneak eta atsedenguneak izango dira.
Fitodepurazio sistemadun urmaela
Mendiko ura eta euri urak iritsiko dira urmael honetara erreten ireki bidez. Putzuaren ertzak naturako elementuez mugatua egongo da, bertan botatako zuhaitzekin eta harri kozkor handiz osaturiko aldi baterako hezegune natural bat izango da. Filtrazio geruza desberdinek eta hezegunetako landare sustraiekin fitodepurazio sistema bat osatuko da, uraren kalitatea bermatzeko.
Bioingeniaritza erabiliz sortutako erreka naturalizatua
Urmaeletik datozen euri uren ur-emaria mantsotzeko eta putzuak sortzeko egurrezko hiru egitura eraikiko dira. Ura mantsotu eta putzuak sortaraziko dira modu hontara.
Zakur parkea
Zakur parkea parkearen beheko aldean egitea proposatzen da. Partzela honetan, zig-zag itxurako jolasak, jauzi egiteko jolas desberdinak eta landare desberdinak ezarriko dira. Modu honetara, txakurrei egokitutako ondo pasatzeko gune bat eratzea da helburua.
Jolas gunea
Elementu naturalez osaturiko jolas elementuak izango ditu eta haurren jolas sen intuitiboa sustatzea bilatuko duen ingurunea bihurtuko da.
1574