DANTZAN IKASI: conferencia "Donostiako dantzaeraren bilakaera", Mikel Sarriegi en Donostia el 2 de octubre
Mikel Sarriegi presentará "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua" el próximo 2 de octubre presentará en Donostia. En primer lugar, presentará las características principales de la herencia menos conocida de Iztueta, conservada por los maestros de danza de toda Gipuzkoa. A continuación, se centrará en el estilo de danza de la capital guipuzcoana y en cómo se contextualiza el sistema de danza que se ha conocido en Donostia a partir de la década de 1950.
- 126
Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburua aurkeztuko du Donostian urriaren 2an. Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztuko ditu. Ondoren, Gipuzkoako hiriburuko dantzaeran zentratuko da; joan den mendean Donostian 1950eko hamarkadatik aurrera ezagutu den dantza-sistema aurreko horren testuinguruan nola kokatzen den azalduko digu, hainbat egikera modu praktikoan ere erakutsiz.
Dantzan Ikasik eta San Telmo museoak elkarlanean antolatutako hitzaldian honako galderei erantzuten saiatuko gara. Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?
- Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
- Gidaria: Mikel Sarriegi
- Data: 2024ko urriaren 2an, asteazkena
- Ordutegia: 19:00
- Lekua: San Telmo Museoa, Ekitaldi aretoa
- Prezioa: Doan (lekuak bete arte)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Donostiarrak dantzan
Donostiako dantza-tradizioa, Gipuzkoako hiriburu izanik, aberatsa eta ibilbide luzekoa da. Oso zaharrak dira bertako dantza eta dantzarien lehen aipamenak eta gerora ere ugariak dira bertako dantzen historiaren eta bilakaeraren berri ematen duten datuak. Ezpata-dantzak, soka-dantzak, brokel-dantzak etab. ezagutu dira azken 400 urtetan gutxienez.
Asko dira Donostian aritu izan diren dantza-maisuak, eta besteak beste, sona handikoak izan dira Goierritik iritsitako Iztuetaren eskolako jarraitzaile ziren pujanatarrak, Joxe Lorentzo eta Kandido aita-semeak. Haien lekukoa jaso zuten Goizaldi dantza taldeak zuzenean, eta baita beste talde guztiek ere modu ez hain zuzenean.
Donostian ezagutu den dantzaeraren bilakaerak Gipuzkoako lurraldean gertatu denaren gainean eragin handia izan du, haren erreferentzialtasuna dela medio. Orain arte, jarraitu beharreko itsasargi izan ditugu Juan Inazio Iztuetak orain 200 urte idatzi zuen liburuan jasotako arauak eta eginbideak, baina haiek ez dira, ordea, uste genuena bezain argiak. 25 urtez mamitutako ikerketaren ondoren, Iztuetaren oinordetza izendatu dugun horren oinarriak eta gakoak azaleratzen saiatzen ari gara.