Personas emprendedoras de Gipuzkoa

Inma Gomila

Ekintzaile izan nahi duen gazte gutxi dago, eta horien aldeko apustua egin behar da

Diana Teknologia Oiartzunen kokaturiko enpresa da, eta informazioa kudeatzeko eta komunikatzeko teknologia eta softwarea egiten aritzen da. Konpainia honek teknologia propioa garatzeko joera garbia du, baita lengoaia naturalaren prozesatze-esparruan, indexazio multidimentsionalaren esparruan zein komunikabideak Internet bidez optimizatzeko esparruetan produktu berritzaileak sortzeko joera garbia ere.

Gehiago irakurri
 

S21sec

Aitzindari baten garaipenak segurtasun telematikoaren alde egiten du.

2000. urtearen hasieran, bezeroen informazio-sistemak babesteko segurtasun telematikoko zerbitzuak eta soluzioak diseinatu eta ezartzeko S21sec enpresa gipuzkoarra sortu zenean, gutxik pentsatzen zuten erakundeen egiturak, sistemak eta produkzio-prozesuak babesteak, estrategiaren esparruan hain garrantzi handia hartuko zuela...

Gehiago irakurri
 

Maider Santamaría

Zure enpresa egunez egun hazten ari dela ikustea gauza ederra da

Non garbitzen dituzte manta handiak, edredoiak, eta arropa deseroso eta astunenak?. 1999. urtearen erdialdean Maider Santamariak eta Juan Mari Mauleonek garrantzirik gabeko galdera hau egin zutenean, ezin zuten pentsatu ere egin bi urte eskas beranduago, eurek erantzungo ziotela galdera horri, Oñatin zabaltzen zen lehen tindategia abian jarriz, eta, zenbait hilabete beranduago, ZuriZuri enpresa sortuz. ZuriZuri garbitegi industrialak, hiru urtetan, milaka langileren laneko arroparen garbiketa industrialaren prozesua goitik behera aldatu du.

Gehiago irakurri
 

Innovae Vision

Zientzia eta kultura dibulgatzeko abangoardiako teknologia.

Innovae Vision enpresak, ikusmen artifizialeko teknologian oinarritutako aplikazioak diseinatu eta garatzen ditu. Bere produktu gehienak, zientzia-museoak bezalako zientzia- eta kultura-dibulgazioko ingurunetarako egiten badituzte ere, Pablo Ayala, David Vicente eta Mikel Pajares, konpainiaren arduradunek azpimarratu dute eurek garatutako teknologiak beste hainbat esparrutan aplikatzeko aukera handia dutela, adibidez ingurune adimendunetan, segurtasunean, teknologia sozialean eta industrian

Gehiago irakurri
 

Ainhoa Salegi

Produktu teknologiko berritzailetan egindako inbertsioa ez da behar bezala baloratzen Gipuzkoan

Usurbilen dagoen Eleka enpresa, Elhuyarrek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa Taldeak bat egin ondoren sortu zen. Ingeniaritza linguistikoko proiektuak abian jartzen ditu.

Gehiago irakurri
 

Jose Ignacio Torres

Ekintzaileak zehatz mehatz jakin behar du bere enpresak zer eskaini behar duen merkatuan

“The Movie Virtual” 2000. urtean sortu zen, espazio eta objektu birtualak berreraikitzeaz arduratzen zen enpresa bezala.

Gehiago irakurri
 

Beatriz Moral

La antropología social es una gran fuente de conocimientos y con la empresa intentamos transmitirlos a la sociedad

A pesar de que Farapi es un término que significa “isla pequeña” en un idioma micronesio, la empresa guipuzcoana que lleva este nombre, formada por seis profesionales de la antropología social y dedicada a realizar tareas de investigación sociocultural, es algo más que un atolón profundamente original en el ámbito económico y empresarial del País Vasco.

Gehiago irakurri
 

Marcos Simon

Garapen ekonomikoa emateko asko asmatzea ez da garrantzitsua, asmatutakoek merkatua izan dezaten lortzea baizik

Derivatives of Recombinant Organisms (DRO), jatorri biologikoko substantzia terapeutikoak produzitzeko teknologiak garatzen dituen enpresa gipuzkoar gaztea da.

Gehiago irakurri
 

Anabel Martín

Ekintzailearen arazo nagusia da, enpresa eratzeko behin betiko fasean inbertsioak finantzatzeko behar duen kapitala aurkitzea

Konpainiaren produktuen katalogoan adierazten dute Datalogger ITk, datuak bildu, erregistratu eta, wireless GSM/GPRS teknologiaren bidez, transmititzeko ekipo elektronikoak garatu, fabrikatu eta saltzen dituela, bereziki sektore estrategikotan: Ura, Energia eta Ingurumena. Definizioa generiko samarra bada ere, Datalogger IT enpresak, urrutiko kontroleko puntutan kokatzen diren eta negozio bati balioa ematen dioten ekipo elektronikoak fabrikatzen ditu, negozioa kontrolatzeko gaitasuna areagotuz.

Gehiago irakurri
 

Iriscom

Teknologiak bizi kalitaterako aukera handiak irekitzen dizkie oso minusbaliotasun sakonak dituzten pertsonei

Iriscom minusbaliatuentzako garapen teknologikoa da, eta ordenagailua begien bidez erabiliz komunikatzeko aukera ematen die pertsona hauei. Garapen konplexu hau sustatu zuen ideia nagusia Gipuzkoako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Erakundean (ADELA) jaio zen.

Gehiago irakurri
 

Javier Hernández

Edo produktu aitzindari batekin nola hasi.

Javier Hernández de Miguelek (Donostia, 1975) 2000. urtean chip-ak diseinatzeko enpresa aitzindaria abian jartzea erabaki zuenean, ezin zuen pentsatu hilabete gutxiren buruan burbuila finantzario eta teknologiko handia indarra galtzen hasiko zela. Burbuila hori, iragan mendearen amaieran, eta gehiegizko arrisku-kapital baten babesean sortutako puntocom deitutako enpresa askoren inguruan indartu zen, eta ekonomia berria bezalako hain liluragarria, arriskutsua eta ezegonkorra zen zerbait bultzatu zuen.

Gehiago irakurri
 

Paul San Sebastián

Proiektu ekintzaile baten %90 ordena eta lana da, eta %10 talentua

1999. urtearen amaiera aldera, gazte-talde ekintzaile bat, bidaia-osagarriak saltzeko asmoz, teknologia berrien abantailak baliatzeko negozioa lantzen hasi zen. Negozioaren ideia indarra hartzen hasi zen eta, 2000. urtearen hasierarako, todomaletas.com konpainiaren diseinu bihurtu zen. Hasieratik, bidaia- eta moda?osagarrietako bi denda?talde tradizionalen laguntza izan zuen proiektuak.

Gehiago irakurri