Atrás Haurtxokos y gaztelekus de Gipuzkoa en el entorno virtual

Recogemos el trabajo que están realizando en la Red los servicios de promoción de infancia, adolescencia y juventud de Gipuzkoa.

23/04/2020


Egun hauetan COVID-19-ak sortutako egoera berezia dela-eta, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapenerako zerbitzuek aurrez aurreko arreta emateari utzi behar izan diote. Baina horrek ez du esan nahi itxi egin direnik: izan ere, gehienak ingurune birtualean lanean ari dira.

 

Haur, nerabe eta gazteek inoiz baino gehiago behar dituzte beraien astialdirako proposamenak, eta zerbitzuetako hezitzaileak une zail hauetan horretan dihardute, alegia ikuspegi hezitzaile batetik, gertutik, eta balioetan oinarrituta, beren hartzaileei aisiarako aukerak digitalki eskaintzen. Haurtxoko eta gaztelekuetan garatzen den sustapeneko jardunak eremu digitalean jarraitzen du; sustapen digitalaren unea da.

 

Atal honetan Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen-zerbitzuak Sarean egiten ari diren lana bildu dugu. Ekimenak egunetik egunera ugaritzen ari dira, gero eta gehiago baitira eremu digitalean lan egin eta haur, nerabe eta gazteentzako proposamenak egiten dituzten zerbitzuak. Bertan aurkituko dituzue, besteak beste, sare sozialetako erronkak, gomendioak, galderak, ekintzak... bai eta online topaketak ere.

 

Puedes descargar el documento AQUÍ (PDF).