Etorri berrien eta euskararen gaia landuko dituzte 2024ko Udaltopen eta saioak maiatzaren 16 eta 17an izango dira

"Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta, euskaldunok, nola hurbildu etorri berrietara?" izenburupean egingo dira topaketak, Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean. Irekita dago dagoeneko izena emateko epea eta hala egongo da apirilaren 30era arte.

Foto de 
 Etorri berrien eta euskararen gaia landuko dituzte 2024ko Udaltopen eta saioak maiatzaren 16 eta 17an izango dira

Etorri berrien eta euskararen gaia landuko da 2024ko Udaltopen, "Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta, euskaldunok, nola hurbildu etorri berrietara?" izenburupean. Gaia esparru desberdinetatik landuko da eta, ohi bezala, alde teorikoa eta praktikoa izango ditu. Guztira bederatzi ponentzia izango dira eta, ondoren, talde lan bat egingo da. Egitarau osoa www.udaltop.eus webgunean dago eskuragarri.

Topaketak maiatzaren 16 eta 17an izango dira, Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Elkartean eta izen emateko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Online eman behar da izena, webgunean bertan.

Zalantzarik gabe, aurten landuko den gaia funtsezkoa da euskararen biziberritze prozesuan eta aintzat hartzeko ekarpenak egingo dira. Topaketa oso interesgarria izango da eta, beraz, animatu eta parte hartu Udaltopen XVI. edizioan!