Argitaratu dira Hizkuntza Berdintasuneko 2024ko dirulaguntzen deialdi eta onarriak
Bost dirulaguntza lerro izango dira eta aldaketak daude iazko deialdiarekiko. Izan ere, desagertu egin da Aldunian normalizazio praktikak egiteko beka eta bitan banatu da Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuen dirulaguntza deialdia.
- 272
Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak bost lerrotan banatuko ditu 2024ko dirulaguntzak. 962.218,00 euro bideratuko ditu euskararen erabilera sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egiten diren proiektu eta jarduerak laguntzeko. Dirulaguntza lerro horiek Aldundiaren Plan Estrategikoarekin lerrokatuta daude eta helburua da euskararen erabilera lehentasunez ahalbidetzea bizitzaren arlo guztietan.
2024an emango diren dirulaguntzak:
- Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
- Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak
- Itzullpen praktikak egiteko bekak
- Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak irabazi asmorik gabeko entitate juridikoentzat.
- Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak enpresa pribatuentzat.
Deialdia eta oinarri arautzaileak 2024ko apirilaren 30ean argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 1, 2, 4 eta 5. lerroetako eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2024ko maiatzaren 1etik 31ra arte, biak barne; eta 3. lerroko eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 3tik ekainaren 2ra egongo da zabalik. Eskaera guztiak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira.
2022-2024 epealdirako emango diren dirulaguntzak:
6. Gogoan izan behar da herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulaguntza lerroa 2022tik dagoela indarrean eta hiru urteko indarraldia duela (2022-2024). Beraz, 2024ko dirulaguntzetarako ez da berariazko eskaerarik egin behar.