"Euskara, zuzenbidea eta justizia: egungo egoera, arazoak eta erronkak" ikastaroa antolatu du HBZNk
EHUren udako ikastaroen barruan eskainiko da ekainaren 20 eta 21ean. Euskararen oinarri eta garapen juridikoak aztertuko dira eta bereziki jorratuko da euskararen egoera kontratazio eta enplegu publikoan.
- 146
"Euskara, zuzenbidea eta justizia: egungo egoera, arazoak eta erronkak" izeneko ikastaroa antolatu du HBZNk. EHUren udako ikastaroen baitan eskainiko da, ekainaren 20 eta 21ean eta 20 orduko iraupena izango du.
Euskararen oinarri eta garapen juridikoa, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak eta tresnak aztertzea da ikastaroaren helburua. Era berean jurisprudentziak orain arte aplikatu duen euskararekiko irizpidea eta garapena aztertuko dira eta, zentzu horretan, azken sententziek eragin dutena ere aztertuko da. Hein berean, kontratazio eta enplegu publikoan euskarak bizi duen egoera ere jorratuko da.
Izena emateko eta informazio gehiagorako, kontsultatu EHUren udako ikastaroen webgunea: Euskara, zuzenbidea eta justizia: egungo egoera, arazoak eta erronkak | UIK