80.217 zergadunek egin dute aurten errenta aitorpena euskaraz, Gipuzkoan
Kopuru hori errenta aitorpen guztien %19.37 da. Poliki bada ere, errenta aitorpena euskaraz aurkezten duten herritarren kopurua gorantz doa. Horrez gain, Ogasunarekin harremana euskaraz izatea eskatu duten herritarrak 95.036 dira.
- 89
2024ko errenta kanpaina datuen arabera, Gipuzkoan 80.217 zergadunek aurkeztu zuten errenta aitorpena euskaraz, errenta aitorpen guztien %19.37.
Hona 2024an Gipuzkoan egin ziren errenta aitorpen kopuruan, hizkuntzaka sailkatuta.
Guztira | Euskaraz | Gaztelaniaz |
413.986 | 80.217 | 333.769 |
Poliki bada ere, kopuru hori gora doa eta urtez urte gero eta gehiago dira errenta euskaraz aurkezten dutenak:
Urtea | Euskaraz aurkeztutako errenta kopurua |
2024 | 80.217 |
2022 | 72.799 |
2019 | 64.740 |
2010 | 10.108 |
Horrez gain, Gipuzkoan 95.036 herritar dira Ogasunarekiko harreman hizkuntzarako euskara eskatu dutenak. Normalean, gainera, zergadun horiek famlia buruak izaten dira eta, beraz, eskaera horien atzean askoz jende gehiago dago ordezkatuta.