Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu
2022ko errenta kanpainan 72.799 aitorpen aurkeztu ziren euskaraz eta, era berean, urte horretan 28.407 herritar zuzendu ziren Foru Ogasunera euskaraz, aurrez aurreko harremanetan.
- 605
Errenta kanpaina momentu egokia izaten da aitorpena euskaraz egiteaz eta aurkezteaz hausnartzeko. Era berean, aurrerapauso bat eginez, une horretan bertan Gipuzkoako Foru Ogasunarekin harremana euskaraz izatea aukeratu ahal izaten da.
Apirilaren erdialdetik aurrera herritarrek aukera izango dute Gipuzkoan errenta aitorpenaren autolikidazio proposamena ikusi (martxoaren 29tik aurrera) eta onartzeko (apirilaren 3tik aurrera) eta, halaber, Zergabidean (hilaren 12tik aurrera), errenta mekanizatuko bulegoan (hilaren 13tik aurrera) edo gestorian aitorpena aurkezteko ere.
Errenta aitortzeko kanpaina momentu egokia izango da errenta aitorpena euskaraz egin eta aurkezteko. Era berean, aurrerapauso bat eginez, une horretan bertan Gipuzkoako Foru Ogasunarekin harremana euskaraz izatea aukeratu ahal izango da.
Aspalditik hona Foru Ogasuna eta Gipuzkoako udalak ahaleginak egiten ari dira herritarrek erakunde publikoekiko harremanetan hizkuntza aukera egin dezaten bultzatzen. Ogasunari dagokionez, ekimen horiek emaitza ona eman dute dagoeneko, bi arlotan:
- Errenta aitorpenak: 2022ko kanpainan 72.799 aitorpen (% 18,64) aurkeztu ziren euskaraz.
- Ogasunarekiko harreman hizkuntza: 2023ko martxoan 87.826 pertsona fisikok (% 15,80) aukeratu zuten euskara, bai eta 2.410 pertsona juridikok ere (enpresak, elkarteak...) (% 5,60).
Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu
Ogasun eta Finantza Departamentuaren ekimen horri esker, urte osoan zehar ere herritarrek hizkuntza aukeratu ahal izango dute Ogasunarekiko harremanetan. Gainera, Aldundiarekiko harreman hizkuntza ere hautatu ahal dute, identitate eta harreman datuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esparruan lagatzeko baimena emanez. Horretarako, bi bide jarrita daude:
- Internetez: Gipuzkoatarian Foru Ogasunarekin harremanetan jartzeko datuetan hala adieraziz.
- Aurrez aurre: Ogasuneko bulegoetan edo Aldundiko erregistro zentralean 030 eredua aurkeztuz.
Eranskinean, 2022ko errenta kanpainan herriz herri aitorpenak zein hizkuntzatan aurkeztu ziren azaltzen da.
Departamentuko zerbitzu hizkuntzei dagokienez, 2022an Foru Ogasunarekin aurrez aurre harremanetan jartzean herritarrak honela zuzendu zitzaizkion:
Euskaraz | Gaztelaniaz | Guztira | |||
28.407 | %24.07 | 89.606 | %75.93 | 118.013 | %100 |
Hona, 2022ko errenta kanpainan herriz herri aitorpenak zein hizkuntzatan aurkeztu ziren azaltzen da.
UDALERRIAK | EUSKARAZKO AITORPENAK | EUSKARAZ EZ DIREN AITORPENAK | AITORPEN GUZTIAK |
ABALTZISKETA | 95 | 108 | 203 |
ADUNA | 125 | 151 | 276 |
AIZARNAZABAL | 178 | 222 | 400 |
ALBIZTUR | 86 | 92 | 178 |
ALEGIA | 370 | 488 | 858 |
ALKIZA | 97 | 88 | 185 |
ALTZO | 133 | 111 | 244 |
AMEZKETA | 272 | 203 | 475 |
ANDOAIN | 1.242 | 6.354 | 7.596 |
ANOETA | 392 | 724 | 1.116 |
ANTZUOLA | 528 | 655 | 1.183 |
ARAMA | 42 | 65 | 107 |
ARETXABALETA | 1.231 | 2.994 | 4.225 |
ASTEASU | 309 | 471 | 780 |
ATAUN | 530 | 326 | 856 |
AIA | 417 | 638 | 1.055 |
AZKOITIA | 2.048 | 4.037 | 6.085 |
AZPEITIA | 3.656 | 4.440 | 8.096 |
BEASAIN | 1.582 | 5.740 | 7.322 |
BEIZAMA | 52 | 70 | 122 |
BELAUNTZA | 48 | 84 | 132 |
BERASTEGI | 313 | 276 | 589 |
BERROBI | 130 | 182 | 312 |
BIDANIA-GOIATZ | 141 | 144 | 285 |
ZEGAMA | 343 | 455 | 798 |
ZERAIN | 99 | 52 | 151 |
ZESTOA | 820 | 1.116 | 1.936 |
ZIZURKIL | 461 | 1.063 | 1.524 |
DEBA | 829 | 2.071 | 2.900 |
EIBAR | 1.603 | 12.640 | 14.243 |
ELDUAIN | 62 | 71 | 133 |
ELGOIBAR | 1.130 | 4.916 | 6.046 |
ELGETA | 244 | 378 | 622 |
ESKORIATZA | 497 | 1.958 | 2.455 |
EZKIO-ITSASO | 129 | 197 | 326 |
HONDARRIBIA | 1.308 | 8.027 | 9.335 |
GAINTZA | 29 | 43 | 72 |
GABIRIA | 148 | 129 | 277 |
GETARIA | 537 | 1.025 | 1.562 |
HERNANI | 2.480 | 8.209 | 10.689 |
HERNIALDE | 65 | 101 | 166 |
IBARRA | 618 | 1.526 | 2.144 |
IDIAZABAL | 574 | 682 | 1.256 |
IKAZTEGIETA | 87 | 159 | 246 |
IRUN | 1.731 | 29.864 | 31.595 |
IRURA | 301 | 711 | 1.012 |
ITSASONDO | 126 | 187 | 313 |
LARRAUL | 49 | 68 | 117 |
LAZKAO | 981 | 2.156 | 3.137 |
LEABURU | 76 | 111 | 187 |
LEGAZPI | 924 | 3.560 | 4.484 |
LEGORRETA | 283 | 441 | 724 |
LEZO | 708 | 2.574 | 3.282 |
LIZARTZA | 180 | 162 | 342 |
ARRASATE | 2.548 | 9.799 | 12.347 |
MUTRIKU | 973 | 1.817 | 2.790 |
MUTILOA | 72 | 79 | 151 |
OLABERRIA | 115 | 367 | 482 |
OÑATI | 2.305 | 4.480 | 6.785 |
OREXA | 40 | 26 | 66 |
ORIO | 957 | 2.265 | 3.222 |
ORMAIZTEGI | 256 | 428 | 684 |
OIARTZUN | 2.239 | 3.501 | 5.740 |
PASAIA | 864 | 7.164 | 8.028 |
SORALUZE | 467 | 1.449 | 1.916 |
ERREZIL | 169 | 116 | 285 |
ERRENTERIA | 1.939 | 18.175 | 20.114 |
LEINTZ-GATZAGA | 37 | 74 | 111 |
DONOSTIA | 10.060 | 95.105 | 105.165 |
SEGURA | 417 | 361 | 778 |
TOLOSA | 2.997 | 7.668 | 10.665 |
URNIETA | 525 | 2.701 | 3.226 |
USURBIL | 1.075 | 2.251 | 3.326 |
BERGARA | 2.367 | 5.917 | 8.284 |
VILLABONA | 826 | 2.138 | 2.964 |
ORDIZIA | 1.258 | 4.026 | 5.284 |
URRETXU | 722 | 2.945 | 3.667 |
ZALDIBIA | 456 | 380 | 836 |
ZARAUTZ | 3.158 | 9.431 | 12.589 |
ZUMARRAGA | 673 | 4.277 | 4.950 |
ZUMAIA | 1.597 | 3.708 | 5.305 |
MENDARO | 241 | 755 | 996 |
LASARTE-ORIA | 1.012 | 8.951 | 9.963 |
ASTIGARRAGA | 749 | 3.482 | 4.231 |
BALIARRAIN | 46 | 34 | 80 |
ORENDAIN | 71 | 48 | 119 |
ALTZAGA | 35 | 46 | 81 |
GAZTELU | 47 | 27 | 74 |
BESTE BATZUK | 47 | 400 | 447 |
GUZTIRA | 72.799 | 317.706 | 390.505 |