Eureka! Zientzia Museoak Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu du

Bai Euskarari Ziurtagiria enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek euskararen normalizazioan egindako lana gizarteari erakusteko tresna da. Ziurtagiri honen bidez, Eureka! Zientzia Museoak euskararekiko duen ahalegina eta konpromisoa aitortzen da. Ziurtagiriak egiaztapen maila desberdinak eskaintzen ditu; kasu honetan, museoak “Zerbitzua euskaraz” egiten duela ziurtatzen du.

Eureka! bezala Kutxa Fundazioaren ardurapean dagoen Ekoguneak 2017tik du Bai Euskarari ziurtagiriaren maila gorena (Zerbitzua eta lana euskaraz).

https://kutxa.eus/eu/berriak/21-zientzia-eta-hezkuntza/2206-eureka-k-bai-euskarari-ziurtagiria-lortu-du.html