Facebook-en hizkuntza hutsuneek gorroto mezuen hedapena ahalbidetzen dute

Facebookeko langileek urteak daramatzate ohartarazten, konpainia mundu mailako zerbitzu bat izatera iritsi den heinean, ez zuela gaitasunik garatu gorroto mezuak mugatzeko eduki horiek kalte handiena eragin dezaketen herrialdeetan.

Hamarkada batean Facebook munduko online plataforma nagusia izatera heldu da. Gaur egun 190 herrialde baino gehiagotan jarduten du, eta hilean 2,8 mila milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, 160 hizkuntza baino gehiagotan mintzo direnak. Baina bere produktuetan gorrotozko diskurtsoak zabaltzeko, puztutako adierazpenak eta informazio okerrak saihesteko egindako ahaleginek ez dute bere hazkunde globalaren pareko arrakasta izan.

Reutersek argitaratu dituen enpresa barruko dokumentuek adierazten dute Facebookek ez duela behar adina langile kontratatu, hainbat herrialdetan gorroto mezuen identifikazio-lanak eskatuko lukeen hizkuntza-trebetasunak eta ezagutzak dituztenak. Dokumentuek erakutsi zuten, halaber, askotan adimen artifizialeko sistemak erabiltzen dituztela horrelako edukiak errotik mozteko.

 

Informazio gehiago: https://thewire.in/tech/facebook-content-moderation-language-gap-abusive-posts