Emakunde eta Begirak argitaratutako gida: Nola hobetu publizitate-sormena genero-ikuspegiarekin?
Tresna honen xedea da publizitateko profesionalei jarraibide praktiko batzuk ematea sormen-publizitatea eta haren prozesuak genero ikuspegiaren bidez nola landu jakiteko. Ohiko euskarri nagusiekin lan egiteko sortu da (irratia, telebista, prentsa, estatikoa, digitala...), eta edozein agentziatarako da, haren tamaina eta negozio-gaitasuna, bezeroen izaera edo inpaktua gorabehera. Bestalde, sormen tradizionalaren alternatibak proposatzen ditu, eta genero-ikuspegia txertatzen eta egungo gure gizartearen benetako aniztasuna islatzen duten adibideak aurkeztu.
Esta web únicamente utiliza cookies propias y de terceros con finalidad técnica para permitir la navegación de las personas usuarias, facilitar posteriores accesos y realizar estadísticas de uso, no recabando ni cediendo datos personales.