“Komunikazio komertziala, korporatiboa eta instituzionala” ikasgaia online eskuragarri
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioa eta publizitatea saileko irakasle diren Amaya Paniagua Iglesias, Sandra Usín Enales eta Beatriz Zabalondo Loidik gidatzen duten ikasgaiaren materialak ikastaro ireki formatuan eskuragai daude EHUren OpenCourseWare (OCW) plataforman. Ikastaroak ahalbidetzen du komunikazioaren eta markaren elementu ezaugarriak identifikatzea eta aplikatzea, publizitate-kanpaina baten faseak eta estrategiak diseinatzea, erakundeetako identitatea eta irudia zertan datzan ezagutzea, zein komunikazio-teknika baliatzen diren identifikatuz, batik bat harreman publikoetako tresna gisa.
Esta web únicamente utiliza cookies propias y de terceros con finalidad técnica para permitir la navegación de las personas usuarias, facilitar posteriores accesos y realizar estadísticas de uso, no recabando ni cediendo datos personales.