EITBk eta TOKIKOMek Saretzen proiektua jarri dute abian elkarlanean datu kazetaritza jorratzeko eta ustiatzeko

BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren Local News Partnership ereduari jarraitzen dio ekimenak. Azaroaren 29an, asteartean, kaleratu zen elkarlan honen lehen emaitza: 2001-2021 urteen arteko Euskal Herriko datu demografikoen azterketa, Eustat eta Nastat iturri hartuta. Euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da sinatutako  hitzarmenaren xedea, biztanlegoaren informazio beharrizanak asetzeko eta, bide horretan, tokiko eta nazio esparruko komunikabideen arteko elkarlan eredu bat lantzeko.

https://tokikom.eus/2022/11/abian-dugu-saretzen-proiektua-datu-kazetaritza-eitbrekin-elkarlanean/