Indusmediak marketin pertsonalizatuan jarri du fokua
Indusmedia 2022, enpresa industrialetako marketin digitalaren urteroko hitzordua, azaroaren 22an egin da Orona IDeO-k Hernanin duen egoitzan, eta bertan hizpide hartu dira marketineko metodo pertsonalizatuak aplikatzeak dakartzan abantailak euskal enpresa industrialen negozioa hobetzeko orduan. Eusko Jaurlaritzak –SPRI, enpresen garapenerako agentziaren bitartez- eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako simposiumean hainbat kasu arrakastatsu aurkeztu dira, esaterako konpainiek erabiltzen dituzten marketineko tresna eta kanpaina berritzaileak. Kongresuaren helburu nagusia da ideien, ezagutzaren eta inguru hurbileko kasu arrakastatsuen trukea sustatzea, marketin digitalak industria-ehunari eskaintzen dizkion aukeren berri emateko.