Ikusiker txostenak 2023: Gazteak eta telebista, Gazteak eta Informazioa, Twitter eta plataforma digitalak, Musika, irratia eta podcastak, TikTok, Youtube

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak gazteek ikus-entzunezkoak ikusteko eta IKT edo Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen dituen behategia da. Ikusiker UPV/EHU, EITB, Tabakalera eta Kulturaren Euskal Behatokiaren arteko elkarlanaren fruitu da. 11-23 urte bitarteko euskal gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa eta IKTen erabilera aztertzen dituen ikerketa lerroa da. Helburua informazioaren eta komunikazioaren eta bereziki ikus-entzunezkoen kontsumoan ematen diren aldaketak aztertzea da.

Txosten hauek argitaratu dira, oraingoz, 2023an:
•    2023ko maiatza - Gazteak eta telebista
•    2023ko maiatza - Gazteak eta Informazioa
•    2023ko apirila - Twitter eta plataforma digitalak
•    2023ko martxoa - Musika, irratia eta podcastak
•    2023ko martxoa - TikTok
•    2023ko otsaila - Youtube
•    2023ko urtarrila – Instagram

Informazio gehiago:
https://ikusiker.eus/txostenak/