Txosten katalan batek Googleren gaztelaniaren aldeko joera aldaketa demostratu du
Googlek iaztik euskarazko eta katalanezko emaitzak diskriminatzen ditu. Katalanei agindu zien Googlek auzia aztertuko zutela. Katalunian "Aliantza Digitala" osatu zuten bertako enpresa, erakunde eta talde teknofiloen artean. Aliança per la Presència Digital del Català (APDC) martxoan eratu zen, Albert Cuesta kazetari teknofiloa dela buru. Ordutik hona, hainbat erakunderen webguneen datuak aztertu dituzte, eta ordenagailu kontrolatuetatik bilaketa sistematikoak egin dituzte, Googleren diskriminazioaren kasua enpirikoki aztertzeko.
Esta web únicamente utiliza cookies propias y de terceros con finalidad técnica para permitir la navegación de las personas usuarias, facilitar posteriores accesos y realizar estadísticas de uso, no recabando ni cediendo datos personales.