WhatsApp Orain jaio da, EITBren euskarazko ikus-entzunezko albiste zerbitzu berria

EITB ikus-entzunezko edukien kontsumo digitalera egokitzeak eta albisteen kontsumo mota aldatzeak ekarri du zerbitzu berriaren jaiotza. Berehalakoa da, egiazkoa eta selektiboa, eta lehentasuna ematen die gizartearen eragin handiena dute albisteei. WhatsApp bidezko zerbitzu publikoko informazio-sistema berri hori Orain Berriak marka digitalaren barruan dago. Bideo formatuko edukiak gailentzen diren WhatsApp Orain zerbitzuak ez du albistegien hiko estiloa izango: zuzenagoa eta kontsumitzeko erraza izango da, eta euskarri mugikorrei lotuta egongo da. Norberak aukeratzen duen informazio mota jasoko du irudiekin, bideoekin eta modu errazean. Target-a bereziki zuzenduta dago informazioa azkar eta modu praktikoan kontsumitzen duen 30 urtetik beherako publikoari.

Informazio gehiago: https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea*/osoa/9369839/Whatsapp-orain-jaio-da-eitbren-euskarazko-ikusentzunezko-albiste-zerbitzu-berria-2023ko-abenduaren-4an/

​​​​​​