Gaitu proiektua: adimen artifizialak euskaraz egin dezan zure ahotsa garrantzitsua da
Makinek eta teknologia berriek euskara ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar zaie, eta horretarako jarri dute abian Gaitu kanpaina Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, euskarazko milaka ahots biltzeko. Gaitu.eus webgunea sortu dute eta ahotsak biltzeko Common voice izeneko plataforma irekia erabiltzen ari dira. Webgunean sartzen direnei bi lan proposatzen dizkiete: batetik, idatzita dagoen esaldi bat irakurtzeko, grabatzeko; eta, bestetik, beste hiztun batzuek grabatutako esaldiak balioztatzea. Bata zein bestea nahi beste aldiz egin daiteke.