Euskararen foroa

Partaidetzaren ikuspegia, hizkuntza politikaren muinean

Gipuzkoa lurralde euskalduna da eta euskaraz bizi nahi du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahia eta asmoa da herrialdearen errealitate soziolinguistikoarekin bat etor­tzea Foru Aldundiaren hizkun­tza jarduerak eta euskararen sustapenerako garatuko dituen ekimenak. Euskaraz bizi­tzeko eskubidearen alde egiten du lan Foru Aldundiak, bere jardueran euskarari lehentasuna emanaz eta euskaraz bizi ahal izatea legez berma­tzeko urratsak indartuz.

Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehentasunezko­tzat ­jotzen du hizkun­tza normalizazioaren inguruan lan egiten duten eragileekin lankidetzan ari­tzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak parte har­tzeko demokraziaren eta zuzeneko demokraziaren filosofia politikoa heda­tzea du helburu, delegazioa eta ordezkari­tza oinarri duen kulturatik, norberaren ardura eta parte-har­tzea oinarri duen kulturara pasa­tzeko.

Gipuzkoan Euskararen Foroak aholkulari­tza eta lan organo plural bat izan nahi du, Aldundiari lagunduko diona euskararen erabileraren aldeko politika aktibo eta zeharkako bat gara­tzen.

 

 

Argazkia:

Sparkles Tuey CC-BY-ND