Ir al menú principal Ir al contenido principal

Deporte en euskera

Kirola euskaraz

Gipuzkoako Foru Aldundiak urteak daramatza kirol munduan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko ahaleginetan eta adin eta modalitate guztietako kiroletan eragiten saiatzen ari da. Hala, hainbat proiektu garatu ditu eskola kirola, kirol eskola, kirol klub edota federazioetan aurrerapausoak eman ahal izateko. 

Hona, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako proiektuak:

D ereduko kirola

Kirol klubetan dabiltzan gazteen hizkuntza ohiturak ikertu eta ohitura horietan eragiteko hainbat gako identifikatu dituzte "D ereduko kirola" izeneko proiektuan. Proiektuak hiru urteko iraupena izan du (2016-2018) eta lankidetzan aritu dira Gipuzkoako Foru Aldundia, HPS, EHU, Soziolinguistika Klusterra, Urtxintxa eta Euskaltzaleen Topagunea. EAEko bost klubetako talde bana izan dituzte aztergai: Getxoko Aixerrota boleibol taldea, Gasteizko Zaramaga pilota elkartea, Arrigorriagako Padura saskibaloi taldea, Gipuzkoako Reala eta Zarauzko eskubaloi taldea.

Proiektua eragile desberdinen arteko komunikazioan zentratu da nagusiki eta bi helburu izan ditu: batetik begirale eta entrenatzaileen jardunean eraginda, gazteengana iristea. Horrela, kirol jardueraren hizkuntza euskara izatea lortzea izan da xedea. Bestetik, gazteengan zentratu eta euskararen ahalduntzea haiekin zuzenean lantzea. Modu horretan, beren hizkuntza ohituretan eragin nahi izan da eta arreta berezia jarri zaie gazteen komunikazioa, hizkuntza ohitura eta bizipenei.

  Ikerketaren laburpena eta ondorioak

‘Kirola euskaraz’ programa

‘Kirola Euskaraz programa Debagoieneko zenbait udalek sortu zuten 1993an. Pixkanaka, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoa osora zabaldu zen egitasmoa. Programa horren helburua, kirol arloko eragileak sentsibilizatu eta prestatzeaz gain, euskarazko kirol materiala sortzea eta argitaratzea izan da.

Hona hemen 1995etik 2009ra sortutako fitxa didaktikoak, kartelak eta errotuluak pdf formatuan.

Fichas didácticas

Aquagym: uretako gimnasia

Atletismoa eta futbola

Beroketa, eskubaloia, errugbia, saskibaloia

— 5 Resultados por página
Mostrando el intervalo 1 - 5 de 28 resultados.

Carteles

Crawl eta bizkar igeriketa

Entrenamendu konbinatua

Entrenamendu printzipioak

— 5 Resultados por página
Mostrando el intervalo 1 - 5 de 8 resultados.

Rótulos

Mostrando el intervalo 1 - 5 de 45 resultados.