GUIA TEATRAL GORA TELOIA! - AIZPEA GOENAGA
La Diputación Foral de Gipuzkoa, dentro del programa Kultura Eskola ha publicado una guía de teatro, Gora teloia!, escrita por Aizpea Goenaga. Una herramienta útil para los centros educativos, que enseña al profesorado cómo trabajar el teatro en la escuela. El libro se difundirá a los colegios y bibliotecas de Gipuzkoa, y en esta misma web también se puede acceder a la versión digital.
- 2989
ANTZERKIA ETA ANTZEZTEA
Antzeztea sekulako erronka da, erronka ederra. Talde lana egin, arduratsu eta gogotsu jolastu, eta batez ere, sorkuntza garatuko duzue. Antzezlanetan zer kontatzen den garrantzitsua da; aukera paregabea eskaintzen du amesteko, edota kezka sortzen diguten gaiak taularatzeko eta gai horien inguruko hausnarketa egiteko, edota umorea partekatzeko, eta batez ere, gure inguruko hainbat korapilo askatzen laguntzen du; eta nola ez, “begirada berezi” bat garatzeko tresna ezin hobea da.
Antzerkia, bere osotasunean, eskolako kurrikulumari lotzea lagungarria da. Irakurketa sustatu, adierazmena, euskararen erabilera, ahozkotasuna, baloreen lanketa, garapen intelektuala, sorkuntza, eta abar dira, besteak beste, antzerkiaren bidez egin daitezkeen lanak. Baina era berean, eta taldean egingo den lanaz gain, lan pertsonala ere egingo da: norberaren ahotsa eta gorputza, emozioak eta sorkuntza garatuz. Antzerkia gizakiaren izaerari loturik dagoen oinarrizko adieraz-bidea eta jolasa da.
Helburua jolastea da. Jarrera baikor eta gogotsuaz taldean lan egitearen garrantziaz gozatu. Antzerkian, bizitzan bezalaxe, denok dugu gure lekua eta gure betebeharra.
Egiten dugun lanarekin ondo pasatu eta ondo pasarazi.
Gure lana ikusleekin partekatu eta txalo zaparradak jaso.
Antzerki jokoak, hala ere, baditu bere legeak, eta emaitza egoki bat lortzeko hainbat urrats jarraitu behar dira. Gida hau proposamen zabal bat da. Liburu honetatik zuentzat baliagarria den hori hartu, erabili eta ekin...