Atrás ARRETA-ESKOLA

El nombre del proyecto : ARRETA-ESKOLA

Promotor : KOLOREKA

Telefono
645 70 35 39
Contacto
Nerea Urrestarazu

Áreas artísticas que trabaja:

Artes visuales

Materias escolares con las que tiene relación:

Euskara
Inglés
Ética

Formatos:

Taller participativo
Que valores promueve
Arreta lantzea, arte adierazpenerako gaitasuna, talde-lana, sentsibilitate artistikoa, kultur-ondare herrikoia, komunikazioa
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH-ko ikasmaila guztietarako aproposa
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
20-40 ikasle
Precio por cada evento:

1000€ + BEZa(%21): Guztira 1210€

Descripción de la actividad:

Jarduera honen bidez, behaketak, hau da, gure inguruaren ezagutzak eta azterketak sorkuntzarako izan dezakeen balioa erakutsi nahi da. Jarduera hau hainbat arlotara moldatu daiteke, helburua horixe baita, gure inguruari arretaz begiratzeko tartea hartzea eta horren bidez jaso dezakegun ezagutza eta jakintzari balioa ematea. Horrela banatuko da jarduera hau:
LEHENENGO SAIOAN. 90 min.
1. ATALA
SARRERA
Jardueraren aurkezpena. Zein da behatzearen eta begiratzearen
arteko aldea? Ariketa eta adibide praktikoen bidez emango zaio
hasiera saioari.(Londreseko txirrindulariak babesteko kanpaina)

Gaur egungo gizartean irudiak duen presentziari buruzko
hausnarketa egingo da, baita gailuen bidez jasotzen ditugun irudiei buruz ere. Irudi multzo horiekin kontrastean, ingurura arretaz eta jakin-minez begiratzeak duen balioari buruz jardungo gara. (Fantastic machine dokumentalaren atal batzuen azterketa)

2. ATALA
ARIKETAREN AURKEZPENA ETA ARIKETA
Ikasleei ariketa azalduko zaie eta aurrerantzean haien behaketakoadernoa izango dena banatuko zaie.
Kalera, auzogunera edo erabili nahi den espaziora joango gara.
Ikasleak bosteko taldeetan banatuko dira. Taldearen barruan zeregin bat emango zaio ikasle bakoitzari, arreta jarri beharreko gaiak izango direnak:
-Nor bizi da hemen?
-Zer usain dago?
-Nolakoak dira lurra, paretak, eraikinak?/
-Zer dago idatzita?
-Zer entzuten da?
Emandako zeregin horrekin aztertu beharko dute espazioa arretaz. Ikerketa lana egin beharko dute, apunteak har ditzakete. Klasera itzuliko gara. (35 min)

3. ATALA
BEHATUTAKOAREN INGURUAN HIZKETALDIA.
Ikasleak beren taldekideekin bilduko dira. Elkarri kontatuko diote ikusi, usaindu, entzun edo atzeman dutena. Hurrengo egunera bitarte, behatzen jarraitzeko gonbita egingo zaie. (15 min)


BIGARREN SAIOAN. 90 min.

4. ATALA
ILUSTRAZIOAK SORTZEKO ZENBAIT PAUTA.
Sorkuntzarako pauta batzuk eta adibideak emango zaizkie ikasleei.

5. ATALA
ARIKETA BERRESKURATU ETA HAUSNARKETAK ELKARBANATU.
Berriro taldeka jarriko dira, eta aurreko saioan aztertutakoa
berreskuratuko dute. Paperean islatu nahi dutena aukeratu, eta ondo aukeratutako material eta lanabesekin behaketan oinarritutako sorkuntza lan bat egingo du talde bakoitzak eta gainontzekoei aurkeztuko die.

6. ATALA
ITXIERA
Bukaeran, talde bakoitzak sortu duena gelakide guztien aurrean
aurkeztu eta arrazoitu beharko deu.
Bukatzeko, ariketari buruzko balorazio kolektibo bat egingo da.

Irakasleak lehen saioari dagozkion ataletan interesa izango balu, bainasorkuntzari dagokiona plastikoa izan beharrean bere arlora (euskara, gaztelera, gizarte…) eraman nahi izango balu, aurrez harremanetan jarrita diseinatu ahal izango genuke azken atal hori.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

● Proiektore bat edo pantaila bat.
● Gela bat
● Behaketa-jarduera gauzatzeko aukeratu den espazioa aurrez
jakinaraztea
● Irakaslearekin aurrez harremanetan jartzea

Informe de actividades:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturala
Nolakoa da nire herrian/ auzoan dagoen jendea? Nola irudikatu dezaket?
Zer testura dute nire auzoko paretek, lurrak, zerezkoak dira, zer kolore dute?
Zer entzuten da nire auzoko kaleetan? Zer ondorio atera nezake hortik?
Zeren usaina dago? Zer dago idatzita nire auzoko kaleetan? Zer
hizkuntzatan? Zenbat testu dago paisaia batean? Norenak dira kaleakizendatzen dituzten izen eta abizen horiek? Zer sentsazio, momentu, eramannahi nuke paperera? Zerk pizten dit arreta? Zertaz ez naiz konturatu gaurarte?

Behaketan oinarritutako ikerketa-artistikoa egiten ikasiko dute ikasleek, eta sorkuntza lan kolektibo bat egingo dute ondoren.

Koloreak eta formak erabiliz, artistikoki, plastikoki, moldatuko dute beren herriari/inguruari buruz ezagutu berri dutena.

Inspirazioa bere inguruan aurkitzen duen artista baten bizipena ezagutuko dute, eta behaketa eta ikerketa lana balioan jartzen ikasiko dute.

Jardueraren alderdi pedagogikoa
Neurrigabeko pantailen aro honetan, sentsibilitatea eta begirada artistikoari leku eman nahi zaio.

 Gaur egun dugun informazio gehiegikeriaz eta inguruari eskeintzen diogun arreta faltaren inguruko hausnarketa bilatzen du jarduera honek. Urrutira joan gabe, eta ingurua arretaz eta zentzumenak adi dituztela erreparatuz gero, ezagutu daitezkeen gauza asko daudela ondorioztatzera iritsi nahi da.
Funtsean, begirada kritikoa, sortzailea eta ekintzailea landuko da
ikasleekin.

Talde-lana ere sustatu nahi da, baita bakoitzaren begirada gainontzekoekin komunikatzeko, enpatikoa izateko eta elkar entzuteko gaitasuna landu ere.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Nerea Urrestarazu Donostiako Alde zaharrean kokatuta dagoen Koloreka ilustrazio dendaren fundatzailea, zuzendaria eta ilustratzailea da 2013tik.

Proiektu eta erakusketa ugari gauzatu ditu, horren adibidea da azkena Txillardegi aretoan egindako “Koloreskopioa” erakusketa.

Arte Ederretan lizentziaduna da, ikus-entzuneko alorrean espezializatua. Hori horrela, 22 urtez aritu da hainbat telebista saiotako errealizazio eta postprodukzio lanak egiten; Bainet, Globomedia, Pausoka eta EITB-rentzat, besteak beste.

Irakasleentzako Prestakuntza Masterra egin zuen 2021ean VIUn.

Dendaz eta erakustetez gain, ilustrazio azoketan (Ilustrarte, Mazoka) parte hartu du eta sorkuntza tailerrak eman ditu, TURISMO SORTZAILEAREN ingurukoa azken azaro honetan HUB Gipuzkoa Turismoa-rentzat.

Otsailean EHUko Txillardegi aretoan unibertsidadeko ikasleentzat prozezu kreatiboaren inguruko solasaldi bat antolatu zen.

Irudiarekin aritu izan da beti lanean, bideogintzan, argazkigintzan eta irudien sorkuntzan. Ibilbide horrek irudiaren inguruan hausnartzera bultzatu du, betiere jarduera artistikoari lotuta.