Atrás EMAKUMEAK OHOLTZARA
Áreas artísticas que trabaja:
Materias escolares con las que tiene relación:
Formatos:
1086,94€ (%21eko BEZa barne)
Sexu-genero sistemaren arabera esleitu zaizkigun rolen eraginez, (gizonezkoa: eremu publikoa / emakumezkoa: eremu pribatua) nabarmena da musikaren munduan dagoen genero arrakala, bai musikariengan, bai teknikari, promotore eta industria osatzen duten eragile guztietan. 2019. urteko espainiar estatuko musika jaialdietan emakumezkoen presentzia ez zen %20ra iritsi. Hezkidetzan oinarritutako hezkuntza bat bermatze aldera, garrantzitsua da belaunaldi berriekin batera honi buruzko hausnarketa eta lanketa bat aurrera eramatea.
Horretarako, musikaren munduan dabiltzan hainbat profesional izango dira ikasleekin, beren erreferente zuzenak izan daitezen musikarekin lotutako iruditeria garatzerako garaian. Beraien esperientziatik, formakuntzatik eta sormenetik abiatuta, 90 minutuko saio dinamiko eta parte-hartzaileak eskainiko dituzte, zuzeneko emanaldi batekin batera. Horretarako, Hezkuntza Zentruei lana errazte aldera, baliabide tekniko guztiez arduratuko dira.
Saioen banaketa honakoa izango da:
• Aurkezpena (10')
• ‘Emakumeak oholtzara bideoa (20'):
https://www.youtube.com/watch?v=_7HMuamzFD8
• Eztabaida/hausnarketa (15')
• Sormen prozesua/esperientzia pertsonalak (15')
• Zuzeneko saioa (30')
Jarduera gauzatzeko baliabideei dagokionez, ikastetxeak ez luke aparteko baliabiderik eskaini beharko. Antolakuntzak erraztuko dira garraio beharrak eta behar teknikoak. Saioa eskeiniko duen pertsonaz gain, beste pertsona bat egongo da soinu ekipoaren muntaia eta honi dagokion azpiegitura guztiaz arduratuko dena. Saioak gela arruntetan aurrera eramateko prestatuta daude eta hau eskaintzeko beharrak, ikasgela arrunt batean dauden baliabideak dira soilik (ordenagailua, internet konexioa eta proiektorea).
Eskolaren ordutegian ez du aldaketa nabaririk jasango ekimena uztartzeak, izan ere, iraupena 90 minutukoa denez, eta saio bakarrekoa, hezkidetzako ekimenetan edo musikako ordutegian txertatzea ez da zaila.
Jarduerari hasiera emateko, testuingurua aztertuko da, bai historikoki eta baita gaur egun dagoen egoera aztertuz ere, hurrengo datuekin, besteak beste:
http://mujeresymusica.com/presencia-de-las-mujeres-en-los-festivales-en-2019/
Lehenengo zatian teoria eta testuingurua ezagututa, bigarrenean batzen da alderdi artistiko guztia. Izan ere, ikasleak zuzeneko emanaldiaren testigu izango dira, baina ez modu pasiboan soilik. Entzuten ari diren abestia nondik sortua den eta nola sortua izan den jakinaraziko die artistak, horrela, ulertaraziz nondik datorren musika egiteko beharra eta zertarako erabiltzen duen bakoitzak (gestio emozionala, komunikazioa…).
Alderdi kultural gehiena artistak egingo duen emanaldian aurki dezakegu, beraz, garrantzizkoa da jakitea zein artista dauden prest saioa emateko.
ARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA
Musika eta baloreak uztartzen dituen proiektu hau argi ikusten dugu kokatuta Hezkidetza lantzeko nahiz eta, noski, Musika klaseen eduki ere izan daitekeen proposatzen dugun saioa.
Izan ere, saio multidisziplinarra da non hurrengo arloak lantzen diren: balore sozialak, genero berdintasuna, komunikazioa, musika, sorkuntza, elkarrizketa reflexiboa, berrikuntza… Beraz, musika eta emakumea uztartzen dituen proiektu hau, Hezkidetza kudeatzen duten pertsonen baliabide bat izan daiteke.
Helburua gazteengan erreferenteak sortzea dela kontuan izanda, pisuzko erreferenteak
eramatea beharrezkoa dela argi ikusten dugu. Zer lortu duten baino, haien egiteko moduan atentzioa jarriz. Tansferentzia, balore, motibazio eta lanaren garrantzia izatea nahi da, hau dena genero berdintasunean enfokatuz.
Horregatik, eskolak ezingo du artista aukeratu, izan ere, Emakumeak Oholtzara ekimenarenbarruko hautagai guztiek dituzte amankomunean aurretik aipatutako ezaugarriak eta beharrezkoa ikusten dugu famatuak soilik ez eramatea, ikasleek beraien burua nahi duten horretan ikusteko irudi publiko horren beharrik gabe.
Saioaren alderdi garrantzitsu bat da, ikaslegoaren ez-pasibotasuna. Naiz eta ardatz artista den, elkarrizketa eta dinamiketan oinarrituko da bien arteko komunikazioa. Horretarako, artistak, prestatuta eramango ditu dinamika eta galderak denen artean ikasgela reflexio txoko bilakatzeko, non, argumentuak entzun eta emango diren.
Saioa era onenean gertatu dadin aldi berean ezingo dira lerro bat baina gehaigo egon. Hau da, proiektua prestatuta dago 25 ikasle ingururentzat
Bestetik, garrantzitsua da aipatzea proiektuak duen begirada berritzailea. Izan ere, musikadenbora guztian aldatzen dijoan materia da produkzio eta material aldetik. Horregatik, ikasleekin konektatzeko tresna polita ikusten dugu artista bakoitzak bere sormen prozesua alde horretatik ere bideratzea, erakutsiz erabiltzen dituzten tresnak, programak eta noski bakoitzaren erreferente musikalak, alderatuz, ikasleenekin eta horrekin ere, elkarrizketa bideratuz.
Ikasleek klaseetan entzuten duten argumentarioa, guk era koherente batean eraman nahi diegu ikasgelara, erreferente argi baten bidez, haiek normalean ikasgelan egiten ez dutenarekin, atentzioa erakarriz eta haien interesa piztuz, bakoitzak gero, bere sorkuntza prozesua nahi duen horretan aurrera eramateko.
Komunikazioan erabiliko den hizkuntza euskara izango da, nahiz eta artistaren arabera posible den beste hizkuntzarik uztartzea, bere sorkuntzetan hala aurkituko balira.
Covid-19-aren ondorioz, saioa presentzialki egiteko aukerarik ez balego, badago online egiteko aukera ere.
SARA ZOZAYA (Donostia, 1995)
Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan musika ikasketak amaitu zituen, LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza ikasketak burutu baino lehen. Bertan, Gure Bazterrak promotora sortu eta musika jaialdiak antolatzeaz gain, Musika Laborategian parte hartu zuen, zeinek umeentzat udalekuak eta musika ikasketa alternatiboak garatzen dituen. Nerabe taldeko ahotsa da eta orain, bere bigarren lana atera berri du bakarlari moduan.
OLATZ SALVADOR (Donostia, 1990)
Psikologian lizentziatua eta gaztetatik musikari lotua, urte luzez uztartu ditu bere
psikologiarekin lotutako jarduna eta jardun artistikoa. 2010. urtean Skakeitan taldean hasi zen teklatua jotzen eta, bost lan luze argitaratzeaz gain, jada ehundaka kontzertu eman dituzte Euskal Herrian, Estatu Espainiarrean eta atzerrian. 2014. urtetik aurrera, bakarkako bide bat abiatu zuen Salvadorrek, 2018. urtean ‘Zintzilik’ izeneko lehen lana argitaratuz eta, gaurgaurkoz, bigarrenaren prestaketetan dihardu burubelarri.