Atrás Gorputzaldiak

El nombre del proyecto : Gorputzaldiak

Promotor : Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartea

Telefono
658704004
Contacto
Amaia Navascues Alberdi

Áreas artísticas que trabaja:

Danza

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Euskara
Música
Educación física
Ética
Plástica

Formatos:

Taller participativo
Que valores promueve
Norberaren eta besteen gorputzarekiko errespetua. Bizikidetza. Talde-kohesioa. Aniztasuna. Genero ikuspegia. Elkarlana. Autoezagutza. Emozioen kudeaketa. Komunikazioa. Sormena. Pentsamendu kritikoa.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH eta OLH osoa
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat
Precio por cada evento:


600 € (BEZaz salbuetsita): 2 orduko saioa.

Descripción de la actividad:

ZER DA. HELBURUAK
Gorputzaldiakek DBHko ikasleei gorputzetik eta mugimendutik abiatzen den esperientzia esanguratsua eskaini nahi du. Norberaren gorputzeko ezagutzetan sakondu eta bestearekiko/besteekiko harremanak lantzen ditu, dantzatzeak eta mugitzeak gorputzean aktibatzen dituen onura guztiak barneratuz.


Nola nago ni? Zein behar dauzkat? Nola dago nire gorputza? Zein modutan erlazionatzen naiz besteekin? Nola errespetatu nere nahiak eta besteen beharrak? Nola harremandu desberdinak garela onartuz? Badakit ezetz esaten? Limiteak ipini ditzazket? Nola kudeatu ditzazket nere emozioak besteekin interakzioan nagoela?
Besteen tokian ipintzea kostatzen zait? Zein mugimendurekin identifikatzen naiz? Eta gure taldeak zein mugimendu egin ditzake elkarrekin? Dantzatzean zer mugitzen zait?


Jarduera honek 2 helburu nagusi dauzka:
Alde batetik ikasleei esperientzia esanguratsua eskaini nahi diegu, saioaren bizipenaren bitartez, sentitzeko, erlazionatzeko eta hausnartzeko beste modu batzuk gorpuzteko aukera emanez.

Beste aldetik, irakasleei ikasleekin egindako material pedagogikoa idatziz partekatzea du helburu, saioan gauzatutako tresnak irakasleen baliabide bihurtu ahal izateko.


NOLA EGINGO DUGU
2 ordu iraungo duen saio honetan, gorputzak erdigunean ipiniko ditugu. Gorputz-dinamika aktiboak eta erlaxaziozkoak, hausnarketarekin tartekatuko dituen saio esperientziala izango da, mugimenduan eta dantzan oinarrituko dena, hitza gertatzen ari den guztia integratzen laguntzeko erabiliz. Proposatzen dugun praktika, gorputz-teknika desberdinak dauzka iturri (dantza garaikidea, contact-inprobisazioa, erlaxazio teknikak, DMT…) eta honako gaien inguruan arituko gara:


ENPATIA. EMOZIOAK. ASERTIBITATEA. ATENTZIOA. ELKARRERAGINA. INTEGRAZIOA. AUTOKONTZIENTZIA. KONFIANTZA.


Ekintza bakoitzerako aukeraturiko musika izango dugu lagun saio guztian zehar, giro berezi eta intimoa erraztuz.


ZERGATIK
Neurozientziaren arabera, gorputza eta mugimendua, zentzumenak eta emozioak, ezinbestekoak dira ikaskuntza modu esanguratsuan gerta dadin. Nerabezaroan, gainera, gorputza aldaketa handietan murgilduta dago, fisiologiarekin, identitateekin, autopertzepzioarekin, komunikazioarekin, emozioekin eta autoestimuarekin lotuta.


Gorputzaldiak zuen ikastetxeetara eramatea proposatzen dugu…
… gorputzak presentzia handiagoa izan dezan ikasgelan.
… pentsaera dibergenteak sustatzeko.
… ezarritako inertziak hausteko.
… gorputzak eragile aktibo eta sortzaile bihur daitezen.
… ongizate fisiko/mental/emozional handiagoaren kontzientzia har dezagun.
… gure mugitzeko modua aldatu nahi dugulako, ikusteko modua eraldatzeko.


JARDUERAREN KOKAPENA
Gorputzaldiak DBH, GORPUTZALDIAK deituriko proiektu zabalaren barne kokatzen da. Gorputzaldiak, proiektu artistiko-hezitzailea da, dantza, mugimendua eta gorputza proposatzen dituena tresna pedagogiko gisa hezkuntza formalaren curriculumean txeratzeko. Gaitasun fisiko eta motorren, kognitibo- komunikatiboen, sozialen eta afektiboen garapen integrala landu nahi ditu ikastetxeen testuinguruan.


11 urteko ibilbidea duen egitasmo hau Gipuzkoan zehar dauden 40tik gorako ikastetxeetan barneratu da jada, irakasleekin eta berritzeguneekin elkarlanean gaitasun sozioafektiboekin erlazioa duten gaiak landuz dantzaren bitartez, bai HHn, LHn eta DBHn.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Areto zabala eta musika-ekipoa.

Informe de actividades:

ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA
Dantza, ikusleen aurrean aurkezteko obren ekoizpenetik haratago, norbanakoaren hezkuntza eta garapen integral eta harmonikorako tresna izan daiteke.


Dantza adierazpen, ezagutza, harreman eta pentsamendu bide bat da eta munduarekiko zein elkarrekintzarako gorputzen sentikortasuna estimulatzen dituen osagaiak biltzen ditu, hala nola: denbora, espazioa, ekintza eta sormena.


Dantza, mugimendu librearen eta jolasaren bidez, adierazpen-eramaile gisa eta besteekin elkartzeko leku gisa enfokatzen da. Dantza tresna pedagogikotzat hartuta, barne- eta kanpo-mundua aztertu, ulertu eta ezagutu dezakegu, gorputzaren bidez.


Gure ustez, gorputza modu desberdinetan, aktiboagoetan eta ingurunearekin elkarreraginean erabiltzeak, gaur egungo ikaste eta irakaste prozesuen parte integrala izan beharko luke.


Horrela, Gorputzaldiak ekimena esperientziaren bidezko ikaskuntzara bideratuta dago, eta gorputza da gure tresna, ez bakarrik alderdi fisikotik, baita psikologikotik, sozialetik eta emozionaletik ere.


ARLO PEDAGOGIKOA
Dantza praktikatuz eta proposatzen dugun material pedagogiko sorta honen bidez gaitasun sozio-afektiboak garatzen lagundu nahi da, hauen bitartez errazten baitira autoezagutza, norberarengan eta besteengan konfiantza izatea, gatazkak konpontzea, pertsonen arteko harremanen hobekuntza komunikazio asertiboa etab.


Era berean, autokontzientzia-egoerak sustatzen dira honekin, gainerakoekin enpatizatzea, erabaki arduratsuak hartzea edo arrisku-jokabideak saihesten ahalbidetzen digutelarik, besteak beste. Horrelako trebetasunak ez dira berezkoak, ikasi eta garatu egiten dira, eta, giza garapenaren dimentsio oro bezala, eboluzionatzen doaz denboran zehar. Horregatik, ezin dira batera irakatsi edo garatu; aitzitik, adimen-trebetasunek bezala, estimulazio etengabea behar dute, garapen handiagoko etapetarantz eboluzionatzen joateko.


Dantzak ahalmen handia du ikasteko modu kooperatibo gisa. Dantza-geletan gertatzen diren dinamika askok ikaskuntza kooperatiboaren oinarri diren printzipioak jasotzen dituzte, hala nola begirada desberdinen arteko trukea, berdinen arteko komunikazioa, rol-aldaketak, ideien eta ezagutzen eraikuntza zein talde-balorazioa. Ikaskuntza kooperatiboaren oinarrian daude baita ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren pertsonalizazioa, ikasleen autonomia eta ikaskuntzaren egituraketa, eta berdinen arteko lankidetzatik eraiki nahi du ezagutza.


Horrela, parte-hartze aktiboa, bakoitzaren aukerekiko konfiantza,
desberdintasunekiko begirada inklusiboa eta talde-kohesioa sustatzen dira. Tresna pedagogiko honek gaitasun sozioafektiboak garatzen laguntzen du neurri handi batean, autoestimua, malgutasuna, asertibitatea, enpatia edo integrazioa garatzeko
aukera ematen baitu, besteak beste.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartea
Adierak irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta dantza eta hezkuntzaren artean hibridoak diren proiektuak sustatzeko plataforma izan nahi du. Gaur arte, Gorputzaldiak proiektua bultzatzeaz eta kudeatzeaz arduratu da. Gorputzaldiak
lantaldea arlor desberdinetako profesional emakumeek osatzen dute, dantzaren zein kultur bitartekaritzaren hainbat arlotan ezagutza zabala dutenak:


PEDAGOGIA. DANTZA GARAIKIDEA. KULTUR-BITARTEKARITZA.
ARTE-HEZKUNTZA. KULTUR-KUDEAKETA. PSIKOLOGIA. DANTZA MUGIMENDU TERAPIA.


Amaia Navascues, Maider Urrutia, eta Uxue Pascual
Era berean, taldeak hezkuntzaren eta dantzaren eremuko hainbat eragileren lankidetza estua du, hala nola, dantzariak, berritzeguneak, ikastetxeak, irakasleak, ikasleak, diseinatzaileak eta ilustratzaileak.