Atrás Gorputzetik ikasten

El nombre del proyecto : Gorputzetik ikasten

Promotor : GORPUTZA DA BIDEA, ONGIZATERAKO ELKARTEA

Telefono
649108698
Contacto
Eider

Áreas artísticas que trabaja:

Danza

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Euskara
Educación física
Ética

Formatos:

Taller participativo
Que valores promueve
Hezkidetza, tratu onak, enpatia, asertibitatea, elkartasuna, harreman trebetasunak, autoezagutza eta autoestimua, mugak jartzen ikastea, talde izaera sustatzea, konfiantza, genero-ikuspegia.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Guk proposatzen ditugun saioak Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Oinarrizko Lanbide Heziketako (OLH) maila guztietarako balio du. Maila bakoitzaren ezaugarriak
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat
Precio por cada evento:

1.380€ (BEZa salbuetsita) bi orduko lau saio( 8 ordu izango lirateke)

Descripción de la actividad:

ZER DA BIODANTZA?

   Gorputza adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen  pertsonalerako proposamena ere bada non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren. Hala nola:

BARNE INDARRA, SORTZAILETASUNA, ENPATIA, AUTOESTIMUA, KONfIDANTZA, AFEKTIBITATEA, KOMUNIKAZIO naturala, ENTZUTE AKTIBOA, EGIAZKO NORTASUNA, ERLAXAZIOA, ADIERAZPEN LIBREA, HARMONIA, NORBERE KOHERENTZIA, OSASUNA, INTUIZIOA, XAMURTASUNA...

ZERTAN DATZA

   Talde testuinguru batean, musika eta kontsigna
konkretu baten bidez, dantza antolatu batzuk eskaintzen dira. Ariketak, banaka, binaka eta taldeak burutzen dira. Bizitzako hiru
binkuluak landuz. Nola harremantzen naiz nire buruarekin, bestearekin, eta taldean?
   Saioak teoriko pratikoak dira. Hain zuzen , lantzen ari garen gaiaren inguruko kokapen teoriko bat eskainiko da eta, ondoren, gai horri dagokion bizipena edo esperientzia  biziko dugu gorputz mugimenduaren bidez. 3 momentu desberdinetan banatzen da saio bakoitza:
 

GAIAN KOKATZEKO DINAMIKAK

Modu desberdinetako proposamenak egingo dira atal honetan. Hala nola, aurreiritzietatik abiatzeko hausnarketak, talde hausnarketak, elkarrizketak, irudi edo bideoak ikustea, galderak erantzuteko proposamenak, etab. Finean, gaian murgiltzen
hasteko proposamena izango da eta, hasiera batean, atal kognitibotik egingo dugu sarrera.

   Atal hau irakasleak gidatuko du, segurtasun eta konfidantza giroa eskeiniz. Ahalik eta modu parte-hartzaileena bilatzen saiatuko da izan ere, proposamena ez da irakasleak gaiari buruzko datuak eskaintzea edo informazioa helaraztea baizik eta parte-hartzaileeigaiari buruzko hausnarketa propioak pizten laguntzea.

GORPUTZ MUGIMENDU SAIOA
    Hitzik gabeko esperientzia da honakoa. Soilik gorputzarekin egiten dugun mugimendua eta komunikazioa lantzen da. Proposatzen diren gorputz dinamika guztiak  modu egokian bideratzeko, isilik egotea oso beharrezkoa da, beste arrazoiren artean, bereziki gorpu tzari hitz egiteko lekua uzteko helburua delako.
  Partehartzaile bakoitzak mugitu eta erabakiak hartu ahal izango dituela libreki, egiten diren proposamenen barruan. Jolasa eta mugimendua, sormen eta askatasun leku bezala aurkeztuko dugu, non pertsona bako itza libre mugitu ahal izango den, bere erabaki propioak hartuz.
BIZITAKOA KONPARTITZEA
  Azken momentuan gorputz mugimendua gelditu egiten da berriz eta lasaitasunera bueltatzen gara. Hemen, partehartzaile bakoitzak izandako esperientzia konpartitzeko unea
elkarbanatzen da. Berriz ere hitzezko adierazpenera bueltatuta. Oso une interesgarria da elkarbanatzen da. Berriz ere hitzezko adierazpenera bueltatuta. Oso une interesgarria da zubiak egiten hasteko; norberak sentitu duena edo pentsatu duenaren kontzientzia argiagoa zubiak egiten hasteko; norberak sentitu duena edo pentsatu duenaren kontzientzia argiagoa eskuratzeko. Eta sentitu edo pentsatutakoari komunikazio argia jartzeko.eskuratzeko. Eta sentitu edo pentsatutakoari komunikazio argia jartzeko.
ZERGATIK BIODANTZA HEZKUNTZAN?
  Bizi dugun jendartean pentsamenduaren garrantzia gailendu da, gorputzaren eta emozioen kontzientzia eta adierazpenaren gainetik. Baina irakaskuntza prozesuak eta bizi prozesuak orokorrean esanguratsuak izan daitezen, pertson a osatzen duten hiru oinarriak kontuan izan eta bateratzea ezinbestekoa da; emozioak, pentsamendua eta gorputza. Sentitu, Pentsatu eta Egin.
Ideia hau osatzera dator, jarraian aurkezten den Mari Luz Estebanen azalpena:
“Hezkuntza da gorputzarekin eta gorputzetik egiten den zerbait. Gauza bat da zerbait jakin eta ezagutzea, eta beste bat zerbait horretaz jabetzea. Pedagogian normalean ezagutzan jartzen ditugu indarrak, baina jabetzea beharrezkoa da eta jabetzen gara gorputzaren bidez. Zerbait gorpuzten dugunean, haragi egiten dugunean, barneratzen dugunean jabetzen gara horretaz.” Mari Luz Esteban, Argia.eus

“Hezkuntza da gorputzarekin eta gorputzetik egiten den zerbait “
  Esan bezala, gorputz esperientziatik sortzen den ulermena berreskuratzea da proposamena. Eta honi erantzutera dator biodantza besteak beste:
BIZIPENETAN OINARRITUTAKO PROPOSAMEN PRAKTIKOA da; maila teorikoan hitz egin eta lantzen diren gaiak gorputzez bizi ahal izateko. Gorputza bihurtzen da gure tresna pedagogiko nagusia
PENTSAMENDUA garatzeaz gain, EMOZIOEN ETA GORPUTZAREN KONTZIENTZIA HARTZEA ETA ADIERAZPEN LIBREA lantzen da.
Egunerokoan sor daitezkeen GATAZKA EDO GAI BEHAR KONKRETUAK lantzen dira.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Gure saioak aurrera eramateko honako materiala beharko genuke:
 Ikastetxearekin aurretiazko bilera (beraien beharrak zeintzuk diren jakiteko)
 Libre mugitzeko espazioa
 Musika jartzeko tresna (bozgoragailua)

 Folio batzuk

Bestalde, saioak antolatzeko garaian, ikastetxearekin harremanetan jarriko ginateke eta beraien ordutegia kontuan izanda, saioak lotzen saiatuko ginateke

Informe de actividades:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Atal honi dagokionez, guk proposatzen ditugun saioetan norbere gorputzaren mugimendu librea, adierazpen askea bultzatu nahi ditugu. Horretarako ikasleari zenbait tresna emango dizkiogularik, gorputzaren jariakortasuna, segmentuen askatzea, gorputzaren kontzientzia hartzea... barruan duen horretatik mugitu dadin.

Artistiko hitzarekin zerbait ikusgarria, oholtzara eramateko gisa ulertzen dugu guk, eta gure proposamen honekin ez dugu hori lortu nahi

JARDUERAREN ALDERDI PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

Curriculum berriak dioen moduan , Oinarrizko Hezkuntzaren helburuei jarraiki, ikasleagoi mailako ikasketak egiteko prestatzeaz gain, pertsonak gizaki moduan garatzeko
beharrezkoak diren alderdiak ere eskaini behar zaiz kio ikasleari. Bestela esanda,curriculumak indartu egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egitenjakiteko prestatu behar ditu ikasleak. Hori horrela, gure proposamenak honako alderdi
hauetan eragingo luke, gehienbat:
HEZKUNTZA GAITASUN OROKORRAK:
1. Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, eta, zehazki, nork bere burua ezagutzenikastea, norberaren buru osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohituraosasuntsuak hartzea
2. Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka
goeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz etademokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan III. eranskina: Oinarrizko gaitasunak 68 jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta ani ztasuna errespetatzen ikastea.
3. Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. Pertsona autonomoa
izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, e ta printzipio etikoei jarraitzea.
  Hori guztia gorputz adierazpenaren bidez landuko genuke. Ikastetxeetan erabat lantzen da alderdi kognitiboa. Eta gorputzak ere bere ikasketak ematen dituela jakina da. Horretarako
biodantza sistema erabiliko genuke ikastetxeetan.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Gorputza erdigunean jartzen duen elkartea da Gorputza da bidea. Ana, Itziar eta Eiderrek osatzen dugu elkartea. Gorputza, hezkuntza, sexualitatea, eta psikologia uztartzen dituen elkartea gara. Gutako bakoitzak alderdi bat lantzen duelarik, ondoren talde-lanean osatuz.

Gure egunerokotasunean, eta gehienbat hezkuntzan gorputza albo batean geratzen dela deritzogu, alde kognitiboari pisu gehiena emanez.

Hori dela eta, Eiderrek hezkuntza formalean nerabeekin 16 urtez irakasle lanetan aritu ondoren, hezkuntzan gorputzak duen presentzia urriaz jabetuta Biodantzako 3 urteko formazioa (gehi beste urtebete biodantza haur eta nerabeen espezializazioan) burutu zituen Gasteizen. Orduz geroztik, horretan dabil lanean.

Gure esperientziari dagokionez, Biodantza saioak eman ditugu eta ematen ditugu leku ezberdinetan. Besteak beste:

- Zarauzko ludotekan haurrekin biodantzako saio batzuk burutu ditu.
- Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan DBH 3ko ikasleekin 6 asteko programa bat garatu zuen”Gorputza irakaskuntzan txertatzen” izenburupean .
- Zarauzko Antoniano ikastetxean, LH6ko ikasleekin eta bertako Klaustroarekin (irakaslegoarekin) biodantzako saioak burutu zituen iaz, 6 asteko beste programa bati esker.
- Kultura Eskolaren barnean, Mutrikuko BHIn aritu gara saioak ematen.
- Usurbilgo Ikastolan klaustroan saio bat burutu genuen.
- Usurbilgo udalean parekidetasun sailak antolatuta urte osoan zehar saioak burutu ditugu.

2022-23 Ikasturtean honako ikastetxe hauetan aritu gara Ku ltura Eskolaren baitan:
-Usurbilgo Udarregi Ikastola (DBH1 DBH3 mailetan)
-Lasarteko Oriarte Institutuan (DBH 4. mailan)
-Ibarrako Uzturpe ikastolan (DBH 1. mailan)
-Hondarribiko Talaia Institutuan (DBH 3. mailan)
-Bergarako Mariaren Lagundia ikastetx ean (DBH 3. mailan)
-Bergarako Ipintza institutuan (DBH 3. mailan ZIG eta Dibertsifikazioan)
-Irungo San Vicente de Paul institutuan (DBH 4. mailan)
-Azpeitiko Urola ikastetxean (DBH 2. mailan)
-Azpeitiko Ikasberri ikastetxean (Hedatzen orduen barnean)

2023-24 ikaskurtean honakoetan:
-Usurbilgo Udarregi Ikastola (DBH1 DBH3 mailetan)
-Lasarteko Oriarte Institutuan (DBH 4. mailan)
-Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxean (DBH 3. mailan)
-Bergarako Ipintza institutuan (DBH 3. mailan ZIG eta Dibertsifikazioan)
-..