Atrás Sare sozialen eta ligatzeko aplikazioen eragina: SEX SUA MUSIKALA
Áreas artísticas que trabaja:
Materias escolares con las que tiene relación:
1.320 € BEZ barne
Sex Sua musikalaren emanaldia (50 minutu). Eta, nahi izanez gero, ikuskizun honetan lantzen ditugun gaiei buruzko solasaldi/tailerra ikasleekin (30 minutu inguru). Ahal bada, herriko antzokian. Bestela, eskolan bertan egiteko aukera ere badago (erabilera anitzeko gela, gimnasioa…). Kasu horretan, ekipo teknikoa (argiak eta soinua), konpainiak eramango luke.
- Abiapuntua:
Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira. Ohitura berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Eta zer egiteko prest gaude besteentzat desiragarriak izateko? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi dugu Sex Sua musikalaren bitartez.
Horrez gain, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere bada Sex Sua, genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere zabaldu nahi dugulako ikuskizun honen bitartez.
Ikuskizun honek antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu. Aktore bakarra du oholtza gainean. Eta berarekin batera ilusio faltsuen bidean barneratuko gara, umorez eta dramaz betetako bidaia egiteko.
- Sinopsia:
“Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Eta app horiek erabiltzen hasi zarenetik zure antsietate mailak gora egin du? Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada, ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra”.
- Pertsonaiak:
Obra honetako protagonista nagusia Hiruki da. Hirukik ez du genero zehatzik. Ez du horren beharrik. Etiketa guztiak gainditzen ditu. Ikuskizuneko gidaria da. Obraren amaieran, ordea, Imanol agertuko da eta bere esperientzia pertsonalean oinarrituko da ikuskizunaren bukaerako hausnarketa egiteko.
LOTURAK:
- Sex Sua musikalaren trailerra
- Sex Sua musikalaren bideo osoa
- Sex Sua musikalari buruzko elkarrizketa ETB1eko Hitzokei saioan (22.
minututik aurrera)
- Elur Etxea facebooken
- Elur Etxea instagramen
- Eszenatokiaren tamaina minimoa: 4 metro (zabalera) x 3 metro (sakonera)
- Argi-indarrera konexioa (entxufeak)
- Argi eta soinu ekipoa (antzokikoa edo konpainiak daramana)
- 55 hatzetako telebista bat eta bera eusteko oinarri sendoa, bideoak ikusi eta entzun ahal izateko (konpainiaren ardura, biak).
- HDMI kable luzea: pantaila soinu eta argi mahaira konektatzeko.
Sex Sua musikalak Garapen Jasangarriko Helburu hauekin egiten du bat (ODSak).
3. GJH: Osasuna eta ongizatea:
3.4. Osasun mentala eta ongizatea sustatzea
4. GJH: Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa:
4.7.1. Munduko herritarrentzat hezkuntza eta garapen iraunkorrerako hezkuntza, genero-berdintasuna eta giza eskubideak barne, maila guztietan sartzen dira.
16. GJH: Bakea, justizia eta erakunde sendoak:
Gizarte bidezkoak, baketsuak eta integratzaileak sustatzea. Bakearen kultura, aniztasunaren onarpena, inklusioaren aldeko lana. Kultur ondasunen legez kontrako trafikoari buruzko hitzarmena. Kultur ondasunak itzultzea.
Horrez gain, ikuskizun honen 5. Garapen Jasangarriko (genero berdintasuna) helburu zehatzak modu zuzenean lantzen ez dituen arren, proiektu honek gizon-emakumeen arteko harreman, estereotipo eta ohiturei buruzko gogoeta bultzatzen du. Gainera, LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatzen ditu. Eta horregatik uste dugu 5. GJHarekin ere bat egiten duela.
Andoni Mutiloa (Hernani, 1976ko abuztuaren 17a) kazetaria, irakaslea eta sortzailea da. Irratiko esatari eta erredaktore moduan egin du lan batez ere, Gaztean eta Euskadi Irratian. Hezkuntzan ere lan egindakoa da (ingeleseko eta euskarako irakaslea, 2006-2009). Azken urteetan, ordea, arte eszenikoen alorrean buru-belarri sartu da eta dagoeneko bi ikuskizun sortu ditu: Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022). Horrez gain, antzerkia, dantza, musika, performancea eta ikus-entzunezkoak lantzen dituen Elur Etxea sortu du Andonik. 2022an bere musika proiektua aurkeztu du: Hiruki.