Atrás Sekretu Polita

El nombre del proyecto : Sekretu Polita

Promotor : 21:12 Produkzioak

Telefono
Ion 664690331 / Naiara 630815469
Contacto
Ion Sagarzazu eta Naiara Arnedo

Áreas artísticas que trabaja:

Teatro

Materias escolares con las que tiene relación:

Ética

Formatos:

Retransmisión en directo de las artes escénicas
Que valores promueve
Transexualitatearen inklusioa eta giza harremanak.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Guztiak
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gelan edo aretoan sartzen direnak
Precio por cada evento:

845,06€ (BEZa barne) saio bakoitzeko

Descripción de la actividad:

Ikastalde bakoitzeko saio bat izango da (45 minutuko ikuskizuna + solasaldiak irauten duen denbora) Ikasleak “SEKRETU POLITA” funtzioaren ikusleak izango dira eta, ondoren, ikusitakoaren inguruan galderak edo dudak protagonistekin eztabaidatzeko aukera emango zaie “aulki beroan”.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Antzezlanak ez du muntaketa berezirik behar, 3x3 metroko toki argitsu bat besterik ez. Beraz, ezaugarri hauek betetzen dituen edozein gela, areto edo antzokian egin ahal izango da. Ikastetxeak jarduera egin ahal izateko gune bat uzteko prest egon beharko lirateke, beste guztia guk geuk eramango genuke.

Informe de actividades:

“SEKRETU POLITA” antzezlana komedia eta drama moduan, biak neurri berean, jorratzen da (komedia dramatikoa).

Ez ahal dugu ba denok, erabat galduta edo nahasita egonda, bat batean itxaropentsu  askatasunaren argia jarraitzeko aukera ikusten duen pertsonarekin enpatizatzeko gaitasunik?

Neurri txikiagoan bada ere, transexualitatea oraindik ere gai ezezaguna da eremu askotan. Eta tabua jende askorentzat.

Bai senide edo bizilagun baten bidez, hurbileko esperientzia izan dutenek bakarrik esperimentatu ahal izan dute zein den beren jarrera eta beren errealitateren benetako sentimendua. Zuzenean ezagutu, hitz egin edo eztabaidatu baitute gaiaren inguruan. Hala ere, gehienetan, azaleko ezagutza baino besterik ez da. Geure esperientzia eta borondate onenenarekin gai hau jorratu eta bestearen azalean jartzeko aukera eman nahiko genuke.

Transexualitatea arrazoi nagusia izanik, garaiz emandako elkarrizketa baten garrantziaz ere arituko gara. Baten beldurrak eta larritasunak kanporatzearen garrantziaz, alegia. Beldur horiek horrenbesterainokoak ez direla ohartzeko, norbaiten laguntza garaiz jasotzearen inportantziaz.
Gurasoek duten paperaz ere arituko gara (Ama, kasu honetan). Nola batzuetan, egiazaletasun edo kemen faltagatik, haiekin jarduteari uzten diogun, elkarrekin dugun erlazio hori hozten joaten den arte.

Antzezlana bukatzean, esan bezala, aktoreek, haien pertsonaia guztiz alde batera utzi gabe noski, ikasleei dituzten galdera edo dudak erantzun edo eztabaidatzeko aukera emango zaie “Aulki beroan” Beti ere, jorratutako gaiak eztabaidatzera edo elkar aditzera eramango gaituen, ikasleen esku utziaz.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Bi aktore gazteen arteko errespetu eta mirespenetik sortzen da “21:12 PRODUKZIOAK”. Elkarrekin sortu, ikasi eta lan egiteko desiraz. Arnedo eta Sagarzazu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ezagutu ziren 2002 urtean. Eszena bat partekatu zuten orduan, eta ia konturatu gabe sortu zuten elkarren arteko lotura.

Ordu ez geroztik, zenbait obra partekatu dituzte; Teresa Calo-k zuzendutako “Zertan ari gara?” edota Garci Losadaren “Dublindarrak”.

2018. urtean euren mikroantzergigintza sortzea erabakitzen dute. Paco Sagarzazuren laguntzarekin Chejov-en testuetan oinarritutako “Lo Contrario al Aplauso” estreinatzen dute.

Ondoren, Madrilen ospaturiko “Micro Teatro de Isla Azul” lehiaketan, Ikuslearen saria eta Gizonezko Antzezpen Onenaren sariak lortzen dituzte “Visita Guiada” antzezlanarekin.

Urte beran, “TIC-TAC” film laburra aurkezten dute. Dagoeneko Nazioarteko jaialdi ezberdinetan onarpen zabala izan duena.

“SEKRETU POLITA” da gure antzezleek helburu bereziarekin sortu duten azken antzezlana.

Documentos adicionales
Enlaces

Web horria