05/04/2025 12:00 - 14:00
Erakusketa bat ikusi ostean erantzunik gabeko galderekin joan zara? Erakusketa bat ikustera zoaz baina pieza gehiegi daude eta ezin izan duzu lasai ikusi? Horrelakoak gertatu bazaizkizu Slow Art Day eguna zuretzat aproposa da! Ikusleari artea lasaitasunez gozatzeko denbora eta tokia eskeintzen dion ekitaldia da. Egungo kontsumo joeraren aurka aurkezten den ekitaldi bat da. Bisitarien eta artisten arteko elkarrizketak sustatzeko gune egokia. Leire Ugalde Blanco, Ainhoa Apezteguia Extramiana, Ruth Anne Lopez eta Amaia Conde Chiralt artistek haien artelanen inguruko aurkezpena egingo dute eta amaitzeko performance bat izango dugu. Animatu!
Ur mara museoa
Museoak
Esta web únicamente utiliza cookies propias y de terceros con finalidad técnica para permitir la navegación de las personas usuarias, facilitar posteriores accesos y realizar estadísticas de uso, no recabando ni cediendo datos personales.