Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “Azken minutuko" elikagaiak ematea sustatu duten enpresa laguntzaileen lanaren aitorpena

“Azken minutuko" elikagaiak ematea sustatu duten enpresa laguntzaileen lanaren aitorpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elikagaien Bankuak sustatutako ekimen honi esker 2019an mila tona elikagai berreskuratu eta banatuko dira

2019/11/18
  • Ausolan  eta Interal enpresei aitorpen berezia egin zaie egin duten lanagatik
  • Ekimen honi eskera 2019an mila tona elikagai baino gehiago berreskuratu eta banatuko zaizkie Gipuzkoako familia behartsuei eta jangela sozialei.
  • José Ignacio Asensio: «Elikagaiak alferrik galtzea arazo globaltzat hartu behar da, etikoki onartu ezina, sozialki bidegabea, eta ekonomia eta ingurumen aldetik eutsiezina».

Hondakinen Prebentziorako Europar Astearen barruan José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta José Manuel Pineda Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteak, diplomak banatu dizkiote Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan aritzen diren enpresei. Ausolan eta Interal enpresei aitorpen berezia egin zaie eman duten laguntzagatik.

2006. urteaz geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean dihardu  “azken minutua” programa gauzatzeko. Programa honen bitartez, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak merkaturatu ezin diren elikagai kontsumigarrien bilketa egiten du. Jangarriak diren elikagai horiek dohaintzan ematen dituzte hainbat entitatek.  Gipuzkoako Elikagaien Bankuak elikagai horiek beharra duten pertsonekin lan egiten dituzten erakundeetara bideratzen ditu.

Ekintza horrekin onura ekonomikoak, ingurumenarekikoak eta gizarte arlokoak lortzen dira. Lehenik, elikagai horien bilketak hondakin bezala ez tratatu beharra dakar, kostuak murriztuz. Bigarrenik, produktu horiek zabortegietara ez dira eramaten eta, azkenik, laguntza beharrean dauden pertsonei lagundu egiten zaie.

Hori horrela, gaurko ekitaldian Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin “azken minutua” programan, azken urtean egindako lanagatik enpresa laguntzaileei esker ona adierazi nahi zaie.

2019an zehar, 1.111 tona elikagari berreskuratzea aurreikusten da, iaz baino 50.000 kilogramo gehiago. %6.9 izanik baztertzeko portzentaia, 2019 urtean zehar 1.035.090 kilogramo elikagai bananduko dira familia behartsu eta jangela sozialei. Horri dagokionez, Asensiok azpimarratu du Gipuzkoak Elikagaien Bankua osatzen duen pertsonen lanari esker, Gipuzkoako familia askoren beharrak asetzen direla.

Bestalde, eta Ausolani esker, iaz proiektu berri  bat jarri zen martxan honen baitan,  elikagai kozinatuen soberakinen bilketa. Ekimen honi esker, hilabetean 700 kilo jaki biltzen ari dira, 2.300 razio gutzi gora behera. Uztaila eta Abuztuan mugimendu gutzi dagoenes, 2019 urtean zehar 24.000 razio berreskuratzea espero da.

Jose Ignacio Asensiok gogora ekarri du janaria alferrik galtzean, kontsumitu gabeko elikagaia galdu ez ezik, «hura ekoizteko gastatu diren baliabide guztiak ere alferrik galtzen direla», esate baterako, lurraren erabilera, mantenugaiak, ura, eta elikagaiak ekoizteko, eraldatzeko eta garraiatzeko erabili den energia; halaber, berotegi efektuko gas-isurketak sortzen dira. «Ondorioz, elikagaiak alferrik galtzea arazo globaltzat hartu behar da, etikoki onartu ezina, sozialki bidegabea, eta ekonomia eta ingurumen aldetik eutsiezina», adierazi du Asensiok.      

Gipuzkoa erronka baten aurrean dago; izan ere, kalkulatzen da urtean 123.000 tona elikagai inguru xahutzen direla gure lurraldeko nekazaritzako elikagai katean (%23 xahuketari dagokionez eta %77 galerei dagokienez). Hala ere, ezaugarriak kontuan hartuta, elikagaien ekoizpen, eraldaketa eta banaketa faseek protagonismoa galtzen dute etxeen eta HORECA sektorearen aurrean. Lehen faseetako xahuketak (ekoizpena, eraldaketa eta banaketa) guztizkoaren % 30 hartzen du.

 

Saritutako enpresak

Alcampo, Angulas Aguinaga, Mercadona, Patateros Solidarios, Brioche Pasquier Recondo, Carrefour, Eroski, Frutas Adarra, Frutas Landetxa, Uvesco.

  

1872