Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “Berrikuntza da gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko motor nagusietako bat”

“Berrikuntza da gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko motor nagusietako bat”

Diputatu nagusiaren lan bilera eta bisita ULMA taldeko arduradunekin.

ULMA taldea

Markel Olano diputatu nagusiak eta Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, ULMA taldeko arduradunekin lan bilera izan dute gaur Oñatin, enpresa honek duen egoitzan. ULMAk herri honetan duen ikerkuntza eta garapen zentrora bisita egin dute gainera, taldeko lehendakaria eta zuzendaria, Raul García eta Iñaki Gabilondo, hurrenez hurren, bidelagun zituztela.

Bisitaren amaieran diputatu nagusiak gogorarazi du “ekonomiaren susperraldia finkatzea” dela foru gobernuaren lehentasun nagusia. Horretarako, adierazi duenez, ekonomia ehunaren “eraldaketa” bultzatzeko konpromisoa du Aldundiak, “enpresa gipuzkoarraren eredu lehiakor eta dibertsifikatu baterantz jo dezan, presentzia global batez, enpresa-portaera lehiakorrak sustatuz”. “Horretarako ezinbestekoak dira berrikuntza, nazioartekotzea eta elkarlana, kalitatezko enpleguaren eta pertsonak enpresa-proiektuaren erdigunean kokatzea”, osatu du, eta jarrera lehiakor horietan “eredu” gisa kokatu du ULMA taldea.

ULMA taldea Euskal Herriko enpresa nagusietako bat da eta Mondragon korporazioko kide da. 4.500 langile ditu gaur egun eta 700 milioiko salmentak, nazioarteko merkatuetan presentzia handi batekin (80 herrialdetan lan egiten du).

Diputatu nagusiak azpimarratu du “lehiakortasunaren aldeko apustu etengabe horretan” motor nagusietako bat “dibertsifikazioa” dela. Kasu horretan, gogorarazi du Ekonomia Suspertzeko Plana 2015-2019ren bitartez Foru Aldundiak dibertsifikazio hori bultzatzeko hainbat laguntza bideratu dituela, “beti ere adimen lehiakorra garatuz, produktu eta kudeaketa eredu berritzaile eta aurreratuak” bultzatu asmoz.

Bestalde, “berrikuntza” jo du lehiakortasunaren “beste labe garrantzitsuetako bat”. Bide horretan azpimarratu du enpresetako I+G unitateek egiten dioten ekarpena gure enpresen lehiakortasunari. “Berrikuntza bada lehiakortasunaren labea, unitate hauek dira gure enpresen lehiakortasunaren hauspoa”, laburbildu du. Izan ere, Foru Aldundiak onartu berri du Zientzia eta Teknologia Sarerako aurtengo programa (4,3 milioi) eta hor bere garrantzia eta laguntza-lerroa dute enpresetako I+Geko unitateek.

  

3448