Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea ‘Bertso Bira’ egitasmoa Gipuzkoako adineko egoitzetara bueltan izango da hilabete amaieran

‘Bertso Bira’ egitasmoa Gipuzkoako adineko egoitzetara bueltan izango da hilabete amaieran

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk 30 saio antolatu dituzte adinekoen egoitzetan; aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk, lurraldeko adinekoen egoitzekin lankidetzan, 'Bertso Bira' kultur ekimenaren edizio berria antolatu dute; urriaren 28an izango da aurreneko saioa. Lehen ‘Adin-adin’ izenarekin ezaguna zen proiektu honek bederatzigarren edizioa beteko du aurten. Egitasmoaren helburua da bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea, euskal kulturaren adierazpenik garrantzitsuenetako bat dela kontuan izanda.

Udazken honetan, guztira 30 saio egingo dira Gipuzkoako 24 udalerritako egoitzetan, bertakoek egoiliarrei bat-bateko bertsoez gozatzeko aukera eskainiz. Saio bakoitzean, eskualde bereko eta belaunaldi ezberdinetako bi bertsolarik hartuko dute parte; 34 bertsolarik, guztira.

Maite Peña Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuak ekimen honen balioa azpimarratu du, saio hauen "garrantzia eta eragin positiboa" azpimarratuz. Peñak adierazi du bertsolaritza oso tresna indartsua dela adinekoen emozioekin konektatzeko, gure hizkuntzari eta nortasunari lekua emateko. "Saio hauek entretenimendua eskaintzeaz gain, musikaren eta bertsoen bidez oroitzapenak eta bizipenak aktibatzen laguntzen dute, eta hori oso onuragarria da egoitzetako erabiltzaileen ongizate emozionalerako eta kognitiborako", azaldu du.

Saio bakoitzaren aurretik, egoitzetako animazio eta dinamizazio-langileek egoitzetako egoiliarrekin egiten dute lan, bertso zaharrei eta abesti herrikoiei dagokienez dituzten lehentasunak ezagutzeko. Horrela, bertsolarien parte-hartze aktiboa sustatzen da, eta horrek parte-hartzaileen eta artisten arteko lotura indartzen du.

Ekimenak azken urteotan izan duen arrakastak lagundu du honen hedapenean, eta gero eta egoitza gehiago dira saio hauetan parte hartzen dutenak. "Bertsolaritzaren potentzial terapeutiko eta ludikoa azpimarratzekoa da", adierazi du Peñak, eta nabarmendu du "musikak eta bertsoek ez dutela soilik adinekoen memoria aktibatzen, baizik eta haien arteko interakzio soziala ere sustatzen" dutela.

Bertso saioen egutegia:

- Aretxabaleta, GSR Debagoiena: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano.

- Arrasate, Iturbide egoitza: Azaroak 7, osteguna, 11:00. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Maider Arregi.

- Azkoitia, San Jose egoitza: Azaroak 7, osteguna, 17:00. Bertsolariak: Eneritz Artetxe eta Millan Telleria.

- Azpeitia, San Martin egoitza: Azaroak 15, ostirala, 16:30. Bertsolariak: Juan Joxe Eizmendi "Loidisletxe" eta Julene Iturbe.

- Beasain, Arangoiti egoitza: Azaroak 4, astelehena, 17:00. Bertsolariak: Maddi Aiestaran eta Aitor Sarriegi.

- Bergara, Mizpirualde egoitza: Azaroak 5, asteartea, 17:30. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi.

- Donostia, Zorroaga egoitza: Azaroak 7, osteguna, 17:30. Bertsolariak: Maider Arregi eta Andoni Egaña.

- Donostia, Elizaran egoitza: Azaroak 7, osteguna, 16:00. Bertsolariak: Unai Agirre eta Nerea Elustondo.

- Donostia, Txara I, Intxaurrondo: Azaroak 15, ostirala, 11:15. Bertsolariak: Oihana Arana eta Xebastian Lizaso.

- Donostia, Lamourous egoitza: Azaroak 12, asteartea, 11:00. Bertsolariak: Unai Agirre eta Oihana Arana.

- Donostia, Iza zentroa: Urriak 29, asteartea, 17:00. Bertsolariak: Uxue Fernandez eta Jexux Mari Irazu.

- Errenteria, Jesusen Bihotza egoitza: Urriak 30, asteazkena, 17:00. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Amaia Iturriotz.

- Hernani, Maria Magdalena egoitza: Azaroak 13, asteazkena, 11:00. Bertsolariak: Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi.

- Lazkao, Txindoki egoitza: Azaroak 6, asteazkena, 17:00. Bertsolariak: Millan Telleria eta German Urteaga.

- Legazpi, Santikutz egoitza: Urriak 30, asteazkena, 17:00. Bertsolariak: Ane Beloki eta Xebastian Lizaso.

- Lezo, Eguneko zentroa: Azaroak 5, asteartea, 11:00. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola.

- Mutriku, San Migel egoitza: Azaroak 15, ostirala, 11:00. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano.

- Oiartzun, Petra Lekuona egoitza: Azaroak 11, astelehena, 17:00. Bertsolariak: Alaia Martin eta Jon Martin.

- Ordizia, Eguneko zentroa: Urriak 30, asteazkena, 16:00. Bertsolariak: Aitor Sarriegi eta June Aiestaran.

- Segura, San Juan egoitza: Urriak 31, osteguna, 17:00. Bertsolariak: Maialen Akizu eta Andoni Egaña.

- Soraluze, Mesedetako ama egoitza: Azaroak 11, astelehena, 17:00. Bertsolariak: Xebastian Lizaso eta Haizea Arana.

- Tolosa, Uzturre egoitza: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Bertsolariak: Oihan Iguaran eta Xebastian Lizaso.

- Tolosa, Yurreamendi egoitza: Urriak 28, astelehena, 16:30. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre.

- Usurbil, Egurtzegi eguneko zentroa: Urriak 31, osteguna, 11:00. Bertsolariak: Ane Labaka eta Anjel Mari Peñagarikano.

- Zarautz, Santa Ana egoitza: Azaroak 15, ostirala, 17:00. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Aner Peritz.

- Zestoa, San Juan egoitza: Azaroak 4, astelehena, 11:00. Bertsolariak: Naia Arrizabalaga eta Xebastian Lizaso.

- Zizurkil, Fraisoro Eguneko zentroa: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Bertsolariak: Jexux Mari Irazu eta Eli Pagola.

- Zumaia, San Juan egoitza: Azaroak 4, astelehena, 11:00. Bertsolariak: Libe Goenaga eta Jon Maia.

- Zumaia, Ote zuri egoitza: Urriak 28, astelehena, 11:00. Bertsolariak: Jon Maia eta Libe Goenaga.

- Zumarraga, Argixao egoitza: Azaroak 8, ostirala, 16:30. Bertsolariak: Millan Telleria eta Uxue Fernandez.

  

4595