"Bidegiren eredua ezinbestekoa da Gipuzkoan gizarte politikak eta sustapen ekonomikoa bermatzeko"
"Bidegiren eredua ezinbestekoa da Gipuzkoan gizarte politikak eta sustapen ekonomikoa bermatzeko"
Foru Diputatuak eta Alfredo Etxeberria, Bidegiko Zuzendari Nagusiak azaldutako datuek garbi uzten dute Bidegiren bideragarritasuna. 2015ean, ordainketa eta betebehar finantzario guztiak bete ondoren, Bidegik 14 milioi eta erdiko gerakina aurreikusten du.
Bide Azpiegitura diputatu Aintzane Oiarbidek eskatuta, gaur, Batzar Nagusietan eginiko agerraldian, Bidegiren eredu jasangarria aurkeztu du, datu errealekin, kontrastatuekin eta Bidegitik kanpo dauden organismoek eginiko auditorien informazioa aurkeztuz; gardentasun osoarekin eginiko diagnosi bat .
Azken lau urte hauetako Bilduren gobernuak Bidegiren egoera ekonomiko finantzarioari buruz eginiko errelatoa oso negatiboa izan da. Behin eta berriro esan zuen Bidegik zuloak zituela eta Diputazioak jarri beharko zuela dirua zuloak tapatzeko. Salaketa horien aurrean, Bide Azpiegituretako diputatuak garbi utzi nahi izan du hori ez dela egia.
"Ez da diru arazorik egon, inoiz, amortizazioei aurre egiterakoan, datu eta zenbakiek, baita auditoriek garbi uzten duten bezala. Egin behar dena da Foru Sozietatea ondo gestionatu eta, hori da, hain zuzen ere, aurreko legealdian egin ez zutena
Ez ziren kontutan hartu bankuekin sinatutako kontratuak ez eta jarraitu beharreko plan ekonomiko-finantzarioa. Eta hala eta guztiz ere, kudeaketa txar hori eman arren, Bidegiren kontuak sano daude, gastuei aurre egiteko diru sarrera nahikoak dituelako".
Gaurko agerraldian Foru Diputatuak eta Alfredo Etxeberria, Bidegiko Zuzendari Nagusiak azaldutako datuek garbi uzten dute Bidegiren bideragarritasuna. 2015ean, ordainketa eta betebehar finantzario guztiak bete ondoren, Bidegik 14 milioi eta erdiko gerakina aurreikusten du.
Aintzane Oiarbide Foru Diputatuak berretsi du apustu egiten dutela, Bidegiren etorkizunaren alde, betiere kudeaketa eraginkor bat eginez Diputazioarentzat ezinbesteko tresna bai da gizarte politikak garatzeko eta sustapen ekonomikoaren aldeko ekimenak bermatzeko. "Honetan ere Gipuzkoa eredugarria da", azaldu du Oiarbide diputatuak.
2310