Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 'Bizi iraupen hobeago bat posible da'

'Bizi iraupen hobeago bat posible da'

ASPANOGI, Gipuzkoako haur onkologikoen familia elkarteak kanpaina berria aurkeztu du. Gereziondo bat landatuko dute gaur haur eta nerabe minbizidunen adorea goratzeko.

Otsailaren 15ean, Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunaren hogeigarren edizioa ospatzen dugu. Egun hau berezia da minbizia duten haur eta nerabeen Gurasoen Elkarteentzat. Haur minbiziaren inguruan kontzientzia bultzatu nahi da eta erronkak oso zehatzak dira. Era berean, minbizia duten haur eta nerabe, bizirik dirautenak eta beraien familienganako elkartasuna adierazten da.

Beste urte batez, Childhood Cancer Internationalek sortutako nazioarteko kanpainan parte hartuko du elkarteak, leloa izanik Bizi iraupen hobeago bat posible da. Adierazi SIOP (Onkologia Pediatriko Sozietate Internazionala) entitateak bertan ere parte hartzen duela.

2021 urtean, Covid-19 pandemia mundialak jarraitzen du izaten gai nagusi, aldiz, beste zenbait gaixotasun eta giza errealitate atzean utzi dira bigarren mailako balioa emanaz. ASPANOGI-k lanean jarraitzen du minbizia duten adintxikikoen familiek babesa eta ongizatea izan dezaten.

Aurten, #Ennuestrasmanos #throughourhands hastapean, minbizia duten haurrei eta nerabei omenaldia egin nahi da, beraien ausardia, kemena eta resilentzia goraipatuaz. Era berean, beraien bizitzak munduan ze oinatze uzten duen eta nola ematen dioten itxura gure partekatutako etorkizunari. Hori dela eta, aurten “Bizitzaren Zuhaitza”-ekin irudikatu nahi da, haur eta nerabeen minbizia sendatzen dela adieraziaz.

ASPANOGI-k, otsailaren 15eko egun honetan, eguerdiko 12:30 etan, udaleko lorategi batean eta Donostiako Ospitale Unibertsitariotik gertu, gereziondo txiki bat (hemen dugu ikusgai)  landatuko du. Gereziondo txiki honek, buelta guztia emango dion plaka bat izango du eta bertan elebietan honako aipamena: “Zuen oroitzapena gure indarra”, Donostiako Ospitale Unibertsitarioan egon diren eta dauden minbizidun haur eta nerabeen omenaldi gisa haziko den zuhaitza.

Espainiako Federakundeak- Niños Con Cáncer,  sortu eta bultzatu duen “Bizi iraupen hobe bat posible da” kanpaina bidali da Gipuzkoako ikastetxeetara, bertan parte hartzera gonbidatuaz. Kanpaina honetan, gela bakotizeko burbuila errespetatuko da eta beraien bizitzaren zuhaitza marraztuko dute, animo eta itxaropeneko mezuekin.Gelako ikasle batek adintxikikoentzat egin den manifestua irakurriko du.

Nazioarteko Egunean zehar, urre koloreko lazoa ( haur minbiziaren elkartasunaren ikur) daramaten pankartak ikusgai izango dira: Donostiako Udaletxean, Konstituzio plazan, Lasarte-Oria, Zarautz eta Legazpiko udaletxeetan. Era berean, Gipuzkoako herritarren parte hartzea bultzatuko da; denda, erakusleiho, etxe bizitzetako balkoi eta leihoak urre kolorez apaindu dezaten gonbidapena luzatuaz. Jakina da, Gipuzkoako herria elkartasun haundiko herrialdea dela. Honen adibide da, Zarautzeko Garagune, ASPANOGI-ri laguntzeko prest difusio kanpaina bat jarri dute martxan.

  

1986