“Diputazioko langileen txosten teknikoak argi uzten du Bilduren kereilaren txostenean manipulazioa egon dela”
“Diputazioko langileen txosten teknikoak argi uzten du Bilduren kereilaren txostenean manipulazioa egon dela”
“Diputazioko langileen txosten teknikoak argi uzten du Bilduren kereilaren txostenean manipulazioa egon dela”
Bide Azpiegitura diputatu Aintzane Oiarbidek zera azpimarratu du: “txosten teknikoaren errebisioa Diputazioko funtzionarioek egin dute; agintari politikoak aldatzen joan arren diputazioan lanean jarraituko dutenek”.
Aintzane Oiarbide diputatuak, berak eskatuta, Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du gaur. Berarekin batera, Bide Azpiegitura batzordean, berraztertze txostena egin duten hiru teknikariak egon dira txostenaren berri emateko eta batzarkideen azalpen-eskera guztiei erantzuteko.
Txostena egin duten diputazioko eta Bidegiko teknikariek azaldu dutenez, kereila oinarritzeko txosten teknikoa atalez atal aztertu dute eta garbi ondorioztatzen da intentzio osoz manipulatutako datuak daudela Arlabaneko tunelaren inguruko kereilaren txostenean. Ustekabekoak ez diren akatsak kalkuluetan eta behin betikotzat hartu ezin diren neurketak atera dituzte argitara berrazterketa egin duten adituek:“kereilaren txostenean zertifikazioak eta azken likidazioak nahasten dira behin eta berriz eta zertifikazioak ordainketa partzialak diren bitartean azken likidazioak amaieran egiten diren behin betiko ordainketak dira”
adierazi dute berrazterketa txostena egin duten ingeniariek.
Erabilitako materialaren neurketan ere akats ugari aurkitu dituzte, batez ere hormigoia eta altzairuzko zuntza zenbatzerakoan. Hemen ere zertifikazioak eta likidazioak nahasteaz gain, datuak oker erabiltzen dituzte. Horren adibide, Arlabango tunela egiterakoan 144 luizitik gora egon baziren, kereilaren txostenean 20 besterik ez direla jasotzen. Atal horietan, intentzio osoz manipulatutako datuak aurkitu dira kereilaren txostenean.
Horiek horrela, kereila oinarri sendorik gabe gelditzen dela frogatzen da berrazterketa txostenean.
Bide Azpiegitura diputatu Aintzane Oiarbidek Bidegi auziarekin erabilera politikoa egin dela salatu du: “Foru hauteskundeek baino egun batzuk aurretik jarri zen kereila hau; Eusko Alderdi Jeltzaleari kalte politikoa egitea bilatu da baina ezin da ahaztu atzean pertsonak daudela. Oso gaizki pasatzen ari diren pertsonak”. Diputatuak adierazi du gai hau ezin dela arinkeriaz hartu; txostena egin duten teknikariek epailearen aurrean eman beharko dituztela azalpen guztiak eta kereilaren txostena egin duen enpresak, Ingeotykek ere bai. Epailearen esku geratzea da, beraz, garbiena.
Oiarbide diputatuak Foru Aldundiko langileengan uste osoa duela azaldu du: “EH Bildu funtzionarioen aurkako kanpainan ari da, errebisio txostenari aurre egiteko inolako argumenturik ezean. Funtzionarioen aurkako eraso hau oso larria da, pertsona hauek bertako langileak bai dira. Agintean gaudenak lau urtetik behin aldatzen joaten gara baina funtzionarioak hemen jarraitzen dute lanean, legezko irizpideak emanez; berdin zaio nork agindu”.
Aintzane Oiarbidek gogoratu du txostena Azpeitiko epaitegian dagoela: “tribunaletako tramiteak errespetatuko ditugu eta epaileak esaten duenaren zain gelditzen gara. Epaiaren ostean erabakiko dugu ze neurri hartu behar diren”.
1980