“Egan” aldizkariak 70 urte eta indarberrituta
“Egan” aldizkariak 70 urte eta indarberrituta
Ospakizun ekitaldi jendetsua egin dute Foru Aldundian, Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak irakurri egin du Koldo Mitxelenak 1954an idatzitako artikuluaren pasarte bat, “gaurkotasun bete-betea duena”.
“Egan” aldizkariak 70 urte bete dituela eta, gaur arratsaldean ospakizun ekitaldia egin dute Foru Aldundian, euskalgintzaren partaidetza zabalarekin. 1948an hasi zen aldizkaria, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak sortua, mintzabide biziaren alde egiteko xedez; eta gaur arte iraun du. Orain, zuzendaritza eta erredakzio kontseilu berri bat izendatu eta gero, aro berri bati ekin dio, eraberrituta eta digitalizatuta, aldizkari zientifikoen artean kokatzeko asmo berriarekin.
Xarmanki joan den ekitaldi jendetsuan, Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak irakurri egin du Koldo Mitxelenak (Txillardegiri erantzunez) 1984an EGANen idatzitako artikulu baten pasartea. Mitxelenaren hitzak “gaurkotasun bete-betea dutenak”, nabarmendu du Mendizabalek, ekitaldian ere honako kideek parte hartu dutela: Juan Bautista Mendizabal, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidentea Gipuzkoan; Gillermo Etxeberria, EAEko Adiskide Numerarioa eta EGANen zuzendari-ohia; eta Koro Segurola, EAEko Adiskide Numerarioa eta EGANen zuzendari berria.
Bere mintzaldian, Koldo Mitxelena errenteriarraren hitzak bere egin ditu Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak: “Euskara Hizkuntza bizia denez gero, gaiak ere biziak, gaurkoa nahi genituzke. Sarriegi gertatzen baita azken aldi honetan euskarak, horrelakoak erabiliaz bere trebetasuna erakutsi beharrean, bere eritasun eta makurrak dituela beti ahotan…Eta beldur gara ez ote den hori biderik egokiena izango maiteen dutenak ere asperrarazteko”.
Amaitzeko, Mendizabalek gaineratu du garai hartan “Egan”en idazten zutenek “etorkizuna aurreikusten zuten” gizakiak zirela. Euskara hizkuntza bizia zuten. Gaiak ere biziak nahi zituzten jorratu. Aldizkariak hala segitzen du eta bide horretan segituko duzuelakoan gaude”.
Orain, zuzendaritza eta erredakzio kontseilu berri bat izendatuta, eraberrituta ekin dio aro berri bati
2031