Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “Egun, Gipuzkoan ekoizten den sagardoaren % 33 bertako sagarrarekin eginda dago”

“Egun, Gipuzkoan ekoizten den sagardoaren % 33 bertako sagarrarekin eginda dago”

Sagardo Forumen inaugurazioan parte hartu du gaur Xabier Arruti Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariak

Gaur inauguratu den Sagardo Forumen irekiera ekitaldian parte hartu du Xabier Arrutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariak. Bertan, azpimarratu du “egun, Gipuzkoan ekoizten den sagardoaren % 33 bertako sagarrarekin eginda” dagoela. “Gipuzkoan sagardoa egiteko 10.000 tona sagar beharko lirateke, horretarako, 300 hektarea sagasti beharko liratekelarik. Hiru urteotan, horietatik 100 hektareatara heldu da, behar denaren % 33ra”. Horrenbestez, 2020-23 legealdia amaitu aurretik Gipuzkoa autohornitzeko moduan izan daitekeela aurreikusi du.

Gogorarazi duenez, Euskal Sagardoaren Jatorri Izendapena 2017an jaio zen, bertako sagardoa bultzatzeko asmoz, baina horretarako bertako sagarraren eskariari erantzun beharra zegoen. “Foru Aldundiak  egoera hori antzeman zuen eta, 2016an, sektoreko eskaerak aintzat hartuz, sagarrondoak landatzeko 300.000 euroko diru-laguntza abian jarri zuen, geroztik urtero errepikatzen joan delarik. Laguntza jasotzen zuten ekoizleek baldintza bat bete hehar zuten: bertatik ateratako uzta Euskal Sagardoa ekoizteko izan behar zuela”. Hori dela-eta, adierazi du, amaitzeko, sektorearekiko lankidetza eta deialdi horrekin emandako babesa “ezinbesteko ekarpenak” izan direla “Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren finkatze bidean”.

  

1983