Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea "Euskadi osoak zerbitzari publiko handi bat galdu du Jokin Peronaren heriotzarekin"

"Euskadi osoak zerbitzari publiko handi bat galdu du Jokin Peronaren heriotzarekin"

Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak doluminak eman dizkio Ogasun eta Finantza diputatuaren familiari, Zamoran izandako bizikleta-istripu batean hil dela jakin ondoren.

Jokin Perona

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak doluminak eman dizkio Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuaren familiari foru gobernu osoaren izenean, atzo Zamoran bizikletan zihoala izandako istripu batean hil zela jakin ostean. Mendozak biziki deitoratu du bere lagun eta lankidearen heriotza "egunero bere onena ematen zuen zerbitzari publiko handi bat zen, beti ere energiaz, positibotasunez eta indarrez. Galera handia da Euskadi osoarentzat ", ziurtatu du.


Perona 1978an jaio zen Orion, eta Enpresa Zuzendaritzako Administrazioan lizentziatua zen. 2015ean sartu zen Gipuzkoako Foru Aldundian, garai hartan Ogasuneko diputatua zen Jabier Larrañagaren eskutik, Ogasuneko zuzendari nagusiaren ardura betetzeko. Eta ordutik, Mendozak dioen bezala, "bere kide guztiak konkistatzen joan zen, bere konplizitatearekin, bere ikuspegiarekin, bere hurbiltasunarekin eta Ogasuneko arlo zailenak mundu guztiari ulertarazteko zuen gaitasunarekin".


2020an, Perona Ogasun eta Finantza diputatu izendatu zuten, eta, lau urte hauetan, lan bikaina egin zuenlantaldearekin batera eskuartean izan zituen erronka haundiei erantzuteko gaitasunarekin. Besteak beste, Ticket Bai sistemaren ezarpena, mutualistei berriki egindako itzulketak eta datozen hilabeteetan jorratuko den erreforma fiskala prestatzeko lanak aipatu ditu Mendozak. "Langile perfekzionista, zintzoa eta apala zen, eta zailena beti erraza izatea lortzen zuen", azpimarratu du diputatu nagusiak.


"Ezin gara eskertuago egon profesional bikain eta pertsona ezinhobe honekin elkar hartuta lan egiteko aukera izan dugulako", esan du Mendozak, Peronaren familiari bere maitasun eta gertutasun guztia erakusteko.

  

14510