Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “ Gipuzkoa ekimenera gehitzen den lehenengotarikoa da, baina helburua ahalik eta sare zabalena osatzea da pertsona hauen bizi kalitatea hobetzeko”

“ Gipuzkoa ekimenera gehitzen den lehenengotarikoa da, baina helburua ahalik eta sare zabalena osatzea da pertsona hauen bizi kalitatea hobetzeko”

Beharra daukat-ACCU Gipuzkoa elkartearen ekimena aurkeztu dute komun baten beharra duten pertsonei laguntzeko

Gizarte Politikako  Diputatuak, Maite Peñak “Beharra daukat-ACCU Gipuzkoa”  elkartearen proiektua aurkeztu du. Peña diputatua harro mintzatu da “Gipuzkoa ekimenean parte hartzen duen lehen lurraldeetarikoa delako” eta azaldu du, “ helburua ez dela inondik inora Gipuzkoa salbuespena izatea, alderantziz baizik; ahalik eta sare zabalena osatzea, gaixotasun hau duten pertsonek, uneoro, komun bat gertu edukita, euren bizi kalitatea hobetu dezaten”.

Crohn  gaitza edo ultzeradun kolitisa duten gaixoek, ostomizatutakoek, kolektomizatuta daudenek, Kolon narritakorra dutenek… guztiek arazo bera dute amankomunean: bat bateko beharra izaten dute komun batera joateko, momentuko beharra alegia,  eta proiektu honek horixe bermatu nahi die pertsona hauei:  komun baten premia suertatzen zaienean, arazorik gabe gertuen duten komunera sartu ahal izatea, gaixotasun hau dutela egiaztatzen duen agiri baten bitartez eta ekimenean parte hartu nahi duten saltokien zerrenda bat osatuz. Peña diputatuak sentsibilizazioaren garrantzia azpimarratu du: “ Ez da inbertsio edo azpiegitura handiak behar dituen egitasmoa; kontzientzia zabaltzea da batez ere, eskatzen dutena eta euren egoera ulertuz, lagundu nahi izatea”.

Maite Peña diputatuarekin batera, ACCU Gipuzkoa- beharra daukat  elkarteko presidentea, Jone Argoitia, Jose Manuel Ladrón de Guevara Donostia ospitaleko gerentea eta Kino Martinez, Gipuzkoako ostalarien elkarteko presidentea ere izan dira prentsaurrekoan.

Argoitiak, elkarteko presidenteak, proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu: medikuak baieztatu behar du gaixoaren egoera, pazienteak elkartera jo behar du, elkarteak agiri bat emango dio bere gaixotasuna baieztatzeko eta ondoren, ekimenean parte hartzen duten saltokien zerrenda izango du, bertako komunetara arazorik gabe sartu ahal izateko. Funtsean, laguntza eskatzen dute, larrialdi momentu batean, komun batera azalpenik eman beharrik gabe, sartu ahal izateko.

Ekimenean parte hartzen duten saltokiek pegatina bat izango dute, erabiltzaileek errazago identifikatu ahal izateko. Eta berretsi dute, helburua ahalik eta sare zabalena osatzea dela, ez Gipuzkoan soilik, ahal dela baita Europan barna ere, arazo hau duten pertsonek batean edo bestean erraztasun berdinak izan ditzaten. Informazio guztia jasotzen duen aplikazioa ere aurkeztu dute prentsaurrean. 

  

1530