Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kultura politikoan aldaketa, etorkizuneko gatazkei erantzuteko

Kultura politikoan aldaketa, etorkizuneko gatazkei erantzuteko

Kultura politiko demokratikoari buruzko Arrasateko saioan hartu du parte Markel Olano diputatu nagusiak

Kultura politikoan aldaketa, etorkizuneko gatazkei erantzuteko

Hainbat herritan hausnarketa saioak egiten dabil Gipuzkoako Foru Aldundia, gure lurraldeko kultura politiko demokratikoa herri ordezkariekin aztertzeko. Arrasaten egindako topaketan eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoek, hautetsi eta adituek hartu dute parte kultur etxean egin den lanketa dinamikan. Guztira 40 pertsona elkartu dira, gizartearen eta pentsaera politiko ezberdinen ahalik eta ordezkaritza zabalenarekin. Arrasateko saioan Markel Olano diputatu nagusiak hartu du parte Maribel Vaquero, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendariarekin batera.  

            Topaketa hauen garrantzia aipatuz, Aldundiaren helburu nagusietako bat honakoa dela azaldu du Markel Olanok saioaren hasieran: "Herritarren bizikidetza sendotzea, kultura politikoaren bitartez eta demokrazian sakonduz". Ardura bere ere eginez,  diputatu nagusiak nabarmendu du "betebeharra" dela, "sistema demokratiko sendo eta zorrotza eraikitzea, giza eskubideen defentsan oinarria" duena. Olanok azaldu du "gatazkak ez direla desagertuko"  baina "etorkizunerako bermea" dela kultura politiko demokratikoa, "etorkizuneko erronkei eta etortzeko dauden gatazkei era demokratikoan" egin behar dielako aurre Gipuzkoak. Horretarako, "gure kultura politikoan aldaketa beharrezkoa da". "Urte luzeetan biolentziak mugatu du ekimen soziala eta politikoa, gure herrietan ez zegoen debate politiko normalizaturik indarkeriak, beldurrak eta inposizioak elkarrizketa normalizatua baldintzatu" duelako. Horregatik, herri eta kale mailan, gaur Arrasaten egin den saioaren balio handia azpimarratu diputatu nagusiak, oraindik "nabarmenak" direlako  "elkarrizketarako eta kultura politikorako ditugun mugak". "Konfiantza sendotzea, askatasunez hitz egiteko aukerak sortzea, elkarri entzun eta errespetatuz", hori da saioaren helburua.

            Arrasateko saioa eta datozen asteetan udalerri gehiagotan egingo direnak gogoeta eta lanketa prozesu zabalago baten katebegiak dira, 2016an hasitako prozesu baten jarraipena, hain zuzen, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendariak azaldu duen bezala. Oraingo saioetan iritzi eta balorazioak jaso nahi direla azaldu du Maribel Vaquerok eta "etorkizunera begira, gipuzkoarren kultura politikoa hobetzeko eman beharreko urratsak pentsatzen lagunduko dute ekarpen eta iritzi horiek", "gure politika egiteko moduek, politikan gabiltzanonak eta herri-eragile garenonak zuzenean lotura dutelako elkarbizitzan". Mota honetako topaketak urrats bat gehiago dira, Vaqueroren esanetan, izan ere, zuzendariak nabarmendu duenez, "aldaketa ez da egun batetik bestera egingo eta prozesu horren ardura nagusia herrigintzan" dabiltzanei dagokiela azaldu du, aretoan bildutako partaideei zuzenduz.

 

Gipuzkoarren kultura politikoa

Hausnarketa saioak lanabes gisa hartu du abenduan aurkeztu zen Gipuzkoarren Kultura Politikoa izeneko ikerketa. Iaz, ekainean eta uztailean, 1.496 gipuzkoarrei egin zitzaien galdeketan oinarritzen da txostena. Gipuzkoarren balioak, politikari buruzko imajinarioa eta, besteak beste, egungo sistema politiko eta demokratikoaren inguruko balorazioak jaso ziren inkestetan. Ikerketaren emaitzek aurretik susma zitekeen herritarren politikarekiko urruntasuna konfirmatu zuten baina, baita ere, irakurketa zabalagoa eskatzen zuten ondorioak azaleratu ziren. Esate baterako, ikerketak agerian utzi du gipuzkoarren gehiengoak gizartearengan duen konfiantza handia ala Euskadiko funtzionamendu demokratikoaren asebetetze maila altua, aldiz, Espainiako Estatuarekiko mesfidantza gehiago agertu dute. Erabakitzeko eskubideak duen onarpen zabalak ere nabarmentzeko moduko datuak utzi zituen. Bestalde, ikerketan garbi jaso dira herritarren multzo handi batek politikarekiko duen interes eta atxikimendu falta, nahiz eta partaidetza handiagoa eta gai sozial eta politikoekiko ardura handia adierazi zuten galdetutakoek (Txostena ikusi hemen: http://bit.ly/2wdd66j).

  

1546