Aldundiak gizarte eraldaketarako hezkuntza sustatzeko konpromisoa hartu du
Aldundiak gizarte eraldaketarako hezkuntza sustatzeko konpromisoa hartu du
Konpromiso hori hartu du (H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren aurkezpenean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gizarte eraldaketarako hezkuntza sustatzeko konpromisoa hartu du, pentsamendu kritikoa sustatuko duena eta pertsona kontzienteak, ahaldunduak eta gizartearekiko eta bizitzarekiko arduratsuak sortuko dituena, bizi den errealitatea eraldatzea xede duen gizartea osatuz joateko. Foru Aldundiak konpromiso hori hartu du (H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren aurkezpenean. Ekitaldia Gasteizko BIBAT museoan egin da, Paul Ortega Etcheverry Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendariak antolatuta.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak bere gain hartzen du (H)ABIAN 2030 dokumentuak proposatutako gizarte eraldaketarako estrategian parte hartzea, jarduera planak, ekintzak eta baliabide bereziak bitarteko direla, eta etengabeko prestakuntza sustatzen du gure jardueren azterketaren bidez. Horrez gain, konpromisoa hartzen du gizarte eraldaketarako gure esperientziak eta ikasketak partekatzeko, gure jarduera eta proposamenak hobetze aldera, eta (H)ABIAN estrategiaren esparruan martxan jartzen diren jarraipen eta ebaluazio batzordeetan parte hartzeko.
(H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako estrategia bat da, Garapenerako Hezkuntzaren oinordeko zuzena, herritar kritikoak eta munduko injustiziez eta desberdintasunez jabetzen direnak sustatu nahi dituena, eta aldaketa indibidualak eta kolektiboak eragiten dituzten bidezko jarduerak eta solidarioak bultzatzen dituena.
(H)ABIAN 2030ek datozen urteetarako planteatzen duen erronka da eraikitzea zer ulertzen den gizarte eraldaketarako estrategiaz, praktika zehatzetatik abiatuta, eta errealitatea –eta gu geu- aldatzea eta eraldatzea posible dela transmitituz. Horretarako, gizarte eta erakunde mailako konpromisoa behar da, estrategia hori errealitate bihurtzeko baliabideak ahalbidetuko dituena.
Gizarte eraldaketarako estrategiaren aurkezpenean orain arte egindako lana berrikusi da, estrategien ideia nagusiak, erronkak eta demak, baina kanpoko ikuspegi batetik begiratuta, zehazki, Alejandra Boniren ikuspuntutik, zeina Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Ingeniaritza Proiektuen Departamentuko irakasle titularra, eta Tokiko Garapeneko eta Nazioarteko Lankidetzako doktorego programako koordinatzaile baita. Horrez gain, estrategiaren lehenengo atxikipenak aurkeztu dira.
1634