Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “Historia klinikoa elkarbanatzeak pazienteei ematen zaien arreta hobetuko du”

“Historia klinikoa elkarbanatzeak pazienteei ematen zaien arreta hobetuko du”

Arreta soziosanitarioko euskal kontseiluak eman beharreko urratsak finkatu ditu

Arreta soziosanitarioan sakondu eta egoilarren historial klinikoa osakidetzako eta gizarte zerbitzuetako langileen artean elkarbanatzea txalotu du Maite Peña gizarte politikako diputatuak. “ Aurrerapausoa da, garrantzitsua, egoilarrei arreta hobea bermatzen dielako elkarlan honek”, azaldu du Gizarte Politikako diputatuak.

Gipuzkoako foru aldundiarekin batera, Bizkaia eta Arabako foru aldundiek eta Osakidetzak ere sinatu dute historial klinikoa, Osabide, elkarbanatzeko akordioa eta guztiek bat egin dute  arreta integralagoa eta hobea  sustatzeko finkatutako helburuak lortzea garrantzitsua dela azpimarratuta.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak 2016. Urtean egin duen lehen bileran itxi dute akordioa. Hiru foru-aldundietako, Eudel-Euskadiko Udalen Elkarteko, eta Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailetako ordezkariek sakon aztertu dute baita ere zein pauso eman diren edo eman behar diren,  orain hiru urte, eta arreta soziosanitarioan aurrera egiteko finkatutako helburuak betetzeko . Erkidego osoan zerbitzuok erabiltzen dituzten pertsonei arreta hobea eskeintzea da azken helburua, eta bide horretan elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu dute bileran izan diren ordezkari guztiek.

  

1475