Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “IZANGO ZARA 2020”

“IZANGO ZARA 2020”

 Parte hartzaileen adin tartea: 16 eta 31 urte bitartekoa.

2020/06/15
  • Talentu gazteentzako beken zenbatekoa 225.500 eurokoa da, gehi gauza bidezko laguntzak, 7 laguntza lerrotan banatua.
  • Bost lerro ezarri dira: Prestakuntza espezializaturako bekak; 2. Ikerketarako bekak; 3. Ondare-praktiketarako bekak; 4. hiru matrikulazio-beka EQZEan; 5. Proiektu solidario eta komunitarioetarako laguntzak.
  • Harkaitz Millan Kultura diputatua “Une honetan erakundeek gazteak prestatzeko laguntza publikoa ematea funtsezkoa da: “Izango zara” gazteen talentuaren aldeko apustua da, eta, azken batean, Gipuzkoaren etorkizunaren aldekoa”

Kultura departamentuak, Harkaitz Millan Kultura Diputatuak proposatuta, beka eta laguntzen deialdi berria onartu du, Izango Zara izenekoa, Gipuzkoako gazteen prestakuntza espezializatua osatzeko, musika, dantza, arte dramatikoa, ikusizko arteak, erakusketen komisariotza, moda eta diseinua eta arkitektura, gazteria.

Espezializazio-beken eta ekimenerako laguntzen multzo bat da, eta izen bera dute: aipatutako eremuren batean bokazio eta trebetasun berezia duten gazteen talentua saritzea. Programak 255.500 euroko zuzkidura izanen du, gehi gauzazko laguntzak.

Harkaitz Millán Kultura diputatuak nabarmendu du garrantzitsua dela gazteen talentua sustatzea, batez ere gizarte garatu batean, gipuzkoarrean, hain zuzen, Gipuzkoa gizarte kritiko gisa garatzeko oinarriak ezarri nahi dituen gizarte batean: “Gazteen prestakuntza eta talentua faktore estrategikoak dira Gipuzkoaren garapen kritikoa bultzatzeko”. “Izango zarak gazteen aldeko apustua egiten du, azken batean, Gipuzkoaren etorkizunaren aldeko apustua da”, esan du Millanek.

1-Prestakuntza espezializaturako bekak: musika, dantza, artea, komisariotza eta diseinua.

Musika: Hobekuntza instrumentu edo ahots interpretazio, zuzendaritza edo konposizioaren alorrean.

Dantza: Hobekuntza dantza klasikoan, garaikidean edo koreografian.

Arte dramatikoa: Hobekuntza antzezte teknikan edo zuzendaritzan.

Ikus arteak eta erakusketa komisariotza: Prestakuntza espezializatua alor desberdinetan.

Moda diseinua: Prestakuntza espezializatua alor desberdinetan.

Arkitektura: Prestakuntza espezializatua eraikuntzan, hirigintzan eta paisajismoan.

Beka bakoitzak 10.000 euro izanen ditu gehienez pertsona bakoitzeko. Zuzkidura, guztira: 60.00 euro.

Nicanor Zabaleta beka, harizko instrumentistentzako prestakuntza espezializaturako.

Beka hau 26 urte bete ez dituzten pertsonentzat da, biolin, biola, biolontxelo, harpa edo kontrabaxuko interprete bakarlari gisa espezializazio-ikasketak egiteko, musikari gisa lan egiteko behar den prestakuntza errazteko. Beka urtebetekoa izanen da, 18.000 euro bitarte.

Ikastaroek gutxienez 4 hilabete iraunen dute eta gehienez ere 10 hilabete jarraian. Deialdiaren urteko irailaren 1etik hurrengo urteko azaroaren 30era bitarte iraunen dute. Bekek 140.000 euroko zuzkidura dute.

2- Beka ikerketa historikoak egiteko

Beka honen xedea Gipuzkoako Lurralde Historikoari buruzko ikerketa historikoak egitea da, eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrak kudeatua dago. Azterlanak hainbat diziplinatatik hel daitezke. Beka gai diren lanen iraupena 12 hilabetekoa izango da. Gehienezko zenbatekoa: 20.000 euro.

3- Irungo Gordailuan (Gipuzkoako Kultura Ondare Higigarrien Zentroa)

Etnografiaren eremuan: Ondare etnografikoaren eremuan, bereziki bildumen dokumentazioaren alorrean, prestakuntza praktikak, izaera teoriko zein praktikokoak, Gordailuan egitea.

Zaharberritze eremuan prestakuntza praktikak egiteko beka: Beka honek hamar hilabeteko iraupena izango du eta 10.000 eurokoa izango da.

Bekak 8 hilabeteko iraupena izango du. Gehienezko zenbatekoa: 10.000 euro.

4- ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLAko (EQZE) graduondoko ikastaro batean matrikulatzeko hiru beka.  

Hiru beka EQZEko ikastaroetako batean matrikulatzeko: Artxiboa eta filmak babestea, Ikus-entzunezkoen Komisariotza eta Sorkuntza zinematografikoa.

Aztergai den alorrean oinarrizko prestakuntza gainditurik, era profesionalean alor horretan jarduteko asmoz, espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituzten pertsonei bakarrik zuzenduriko bekak dira hauek.

Bekaren iraupena EQZE graduondoko ikastaroari dagokiona izango da eta 2.500 eurokoa izango da. Beka hauen kopurua osoa 7.500 eurokoa da.

5- Auzolanean antolaturiko gazteen proiektuetarako (proiektu komunitarioak) dirulaguntzak

Gipuzkoako gazteei beren ingurunea inplikatzen duten proiektu kolektiboak garatzen laguntzea da laguntza lerro honen helburu orokorra, interes publikoko eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzearren.

Gutxienez 3 pertsonak, 18 eta 30 urte arteko gazteek, osaturiko taldeek parte har dezakete. Horiek proiektu bat gauzatzea proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eraturik izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango.

Gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Diru laguntza hauen kopurua osoa 20.000 eurokoa da.

************************

Ohar orokorrak:

Laguntza horiei guztiei buruzko informazioa eskuragarri egongo da

- Web orri honetan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gure-programak/izangozara

- Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean (diru laguntzak ataria).

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

Eskaerak egiteko web orri horretatik sartu ahal izango zara.

2019 urteko onuradun talde zabalak izandako esperientziak kontsulta daitezke honako esteka honetan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gure-programak/izangozara/arloak/talentuak

Bideoa: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gure-programak/izangozara

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da GAOn argitaratu ondoren; eta zabalik egongo da deialdi-ildoen arabera era ezberdinean (gehienbat 3 asteko tartea; edo gazteak auzolanean kasuan irailaren 30 arte).

 

 

 

 

  

2590