Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “Jarri zure bizikleta puntuan Mugirekin!” Abian da hirugarren urtez jarraian

“Jarri zure bizikleta puntuan Mugirekin!” Abian da hirugarren urtez jarraian

Edizio honetan, 14 dira Gipuzkoan ekimenari atxikitako bizikleta denden eta tailerren kopurua – aurreko edizioan baino bi gehiago –, Mugi txartelaren erabiltzaile guztiek beren bizikletaren doako azterketa egin dezaten.

2022/09/19
Ander Iturri y Andrea Palomares

Ander Iturri Mugikortasuneko zuzendariak, Andrea Palomares Pasaiako zinegotzi eta alkateordearekin batera, “Jarri zure bizikleta puntuan MUGIrekin!” ekimena aurkeztu du Trintxerpen (Pasaia). Ekimena jarri da martxan Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Mugikortasunaren Europako Astearen baitan antolatutako ekintzen artean, eta bere helburua da MUGI txartelaren erabiltzaileek bizikletak doan berrikustea.

Ekintza hau Trintxerpeko Gernika plazan aurkeztu da. Aurten, berrikuntza gisa zenbait herritan (10 udalerritan, hain zuzen ere) jarriko den lantegi-kamioia aurkeztu da, interesa duten herritarrei aukera emateko haien bizikletak berraztertzeko profesional mekanikarien eskutik.

Hirugarren urtez jarraian, ekimen horri esker, MUGI txartelaren erabiltzaileek bizikleta berrikusi eta prest jarri ahal izango dute, doan, irailaren 16tik 30era bitartean, 14 denda laguntzaileetako edozeinetan. Edizio honetan, 2 denda gehiagok hartuko dute parte, bat Donostiakoa eta beste bat Zarauzkoa.

Ander Iturri Mugikortasuneko zuzendariak azaldu duenez, ekintzak arrakasta handia izan du aurreko edizioetan, eta horregatik “jarraipena eman nahi izan diogu ekimenari, atxikitako bizikleta denden eta tailerren zerrenda zabalduz Gipuzkoako lurralde osoan, eta, gainera, aurten lurraldeko 10 udalerritara iritsiko den lantegi-kamioiarekin osatuko da.”

Bere hitzaldian Iturrik azaldu duenez, ekimen honetan parte hartu eta dendetan zein lantegi-kamioian dauden kupoiak betetzen dituzten pertsona guztiak zozketa batean sartuko dira: 2 bizikleta, eta 50 euroko 2 bonu, atxikitako dendetan bizikleta materiala erosteko. Era berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, MUGI txartelerako 20 euroko 60 karga ere zozkatuko dira.

Mugikortasuneko zuzendariak eskerrak eman dizkie parte hartzen duten udalerriei, ekimenari atxikitako dendei eta GGLAri, aurten ere “Jarri zure bizikleta puntuan MUGIrekin!” martxan jartzeagatik: “bizikletaren aldeko apustua egiten duen ekimena da, baina, batez ere, gure MUGI garraio txartelaren abantailak nabarmentzen ditu, eta, horrenbestez, garraio publikoarenak. Bizikleta bidezko mugikortasuna funtsezko maila da Aldundiko Mugikortasun Departamentuak gure herriak eta hiriak lotuko dituen mugikortasun multimodala garatzeko egin duen apustuan. Ekintza horrekin, gainera, Iturrik adierazi duenez, “bizikletaren erabileraren segurtasuna hobetzea bultzatzen da; izan ere, MUGIrekin egindako doako azterketa horiei esker, herritarren segurtasuna hobetuko da, istripuak saihestuz.”

Andrea Palomares Pasaiako zinegotzi eta alkateordeak nabarmendu duenez, “Pasaiako helburua bizikleta mugikortasun iraunkorreko alternatiba gisa hurbiltzea da, sartzeko oztopoak kenduz eta abantailak nabarmenduz, osasungarria delako eta herritarrentzat aurrezten duelako”. Helburu horrekin, eta Mugikortasunaren Astearen barruan, Pasaiak helduentzako ikaskuntza-ikastaroak, bidegorrietan zirkulatzeko tailerrak eta bizikletaren bilakaerari buruzko erakusketa antolatu ditu, Trintxerpe Atletiko Klubarekin lankidetzan. Halaber, mugikortasunaren astean zehar (irailaren 12tik 25era) udalerriko bizikletak mailegatzeko sistema doan erabili ahal izango da.

Lantegi-kamioiaren geldialdien egutegia

- Irailak 16, ostirala: Tolosa – Triangulo plaza

- Irailak 17, larunbata: Donostia – Easo plaza 51

- Irailak 18, igandea: Irun – Zabaltza plaza

- Irailak 19, astelehena: Pasaia – Gernika plaza, Trintxerpeko liburutegiaren ondoan

- Irailaren 20, asteartea: Lasarte-Oria – Udaletxeko plaza-Okendo plaza

- Irailak 21, asteazkena: Zarautz – Udaletxeko plaza

- Irailak 22, osteguna: Errenteria – Zumardia

- Irailak 23, ostirala: Bergara – Domingo Irala kalea 13

- Irailak 24, larunbata: Eibar – Untzaga plaza

- Irailak 25, igandea: Azpeitia – Plaza Nagusia

Ordutegia:

- Lanegunak: 16:00 - 20:00

- Larunbatak: 10:30 - 14:00 eta 16:00 - 20:00

- Igandeak: 10:30 - 14:00

Hona hemen “Jarri zure bizikleta puntuan MUGIrekin!” kanpainarekin bat egin duten udalerriak eta establezimenduak:

  • ARRASATE:

LIZARRALDE KIROLAK, Gipuzkoako Foruen Plaza 1-2 / 943 799 147

  • AZPEITIA:

ZICLOS BENI, Loiolako Inazio hiribidea 23 / 943 150 629

  • DONOSTIA:

CICLOS SAN MARTZIAL, San Martzial kalea 1 / 943 429 500

MINER, Ronda kalea, 7 / 943 270 447

SANSE BIKES, Boulevard zumardia 25 / 943 045 229

CICLOS ARRETXE: Zabaleta Kalea, 54 / 943 286 572

  • EIBAR:

ROCKET BIKE, Isasi kalea 16

  • ERRENTERIA:

KHUBIKES, Nafarroa etorbidea 30 / 943 344 158

  • HONDARRIBIA:

CICLOS ARRETXE, Mendelu 17 / 943 647 058

  • IRUN:

CYCLOPE BICIS, Pinar kalea 4 / 943 614 796

  • TOLOSA:

BEGIRISTAIN TXIRRINDUAK, Eskolapioetako Lorategiak, 3 / 943 675 634

ARSUAGA BIZIKLETAK, Iruñeko Etorbidea 10 / 943 675 848

  • ZARAUTZ

ZARAUTZ BIKES, Herribarra Kalea, 34 / 680 882 152

  • ZUMARRAGA:

ZATIKA, Etxeberri auzoa z.g. / 943 721 990

  

3979