“Langileak dira Foru Aldundiaren lehentasuna”
“Langileak dira Foru Aldundiaren lehentasuna”
Ekonomia Sustapeneko diputatuak, Ainhoa Aizpuruk, ArcelorMittal-eko langileei babesa eta “lanerako prestutasuna” adierazi die Zumarragako manifestazioan
Gipuzkoako Foru Aldundia ArcelorMittaleko langileen eskura eta arazoari irtenbidea emateko “lanerako prest” azaldu da gaur, “Zumarragako lantegia itxi ez dadin”, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Ainhoa Aizpuruk, azpimarratu duenez. Eguerdian manifestazioa burutu da Zumarragan, langileek deituta, aste honetan bertan ArcelorMittal enpresak herri honetan duen lantokiko ekoizpena behin-behinean eten eta langileak lekualdatzeko iragarritako erabakia salatzeko, eta bertan izan da Aizpuru foru erakundea ordezkatzen. Eskualdeko alkateak eta ehunka hiritarrek ere hartu dute parte mobilizazioan.
Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak ArcelorMittal-eko langileei Aldundiaren elkartasuna, babesa eta irtenbideak bilatzeko lanerako konpromisoa adierazteko baliatu du ekitaldia. “Langileek eta euren familiek dute orain lehentasun osoa Foru Aldundiarentzat”, gogoratu du Aizpuruk, pasa den asteazkenean, berria jakin ostean, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanok esandako hitzei eutsiz. Hark egin bezala, Ainhoa Aizpuruk ere langileekiko “arduraz jokatzeko” eskatu dio enpresari eta eskualdearen industrializazioarekin “konpromisoa” erreklamatu dio.
“Lanerako prest gaude, langileen esanetara ekonomia aktibitateak biziraun dezan eta enpleguak Zumarragan mantentzen saiatzeko”, esan du Aizpuruk Foru Aldundiaren posizioari buruz. Gainera, gogoratu duenez, Urola Garaiako udalek, Aldundiak eta Jaurlaritzak arazoari aurre egiteko estrategia bateratua adostu dute eta, gogoratu duenez, “ordutik elkarlanean ari gara ArcelorMittal-eko aferarentzat irtenbide bila”.
1816