“Pasaia, itsas festibala 2018”ren aurkezpena
“Pasaia, itsas festibala 2018”ren aurkezpena
Jaialdiak, 2018ko maiatzean egingo dena, bokazio kulturala eta turistikoa izango du,
Jaialdia, 2018ko maiatzean egingo dena, bokazio kulturala eta turistikoa izango du, eta itsas ondareari dagokionez, ekitaldi erreferente bilakatu da.
Aurkezpen ekitaldira, gaur goizean Pasaian egin dena, jaialdia sustatzen duten erakunde nagusietako ordezkariak bertaratu dira.
Bertatik bertara eta Pasaiako Santo Cristo de Bonanza basilikaren aurrean egin dute gaur Pasaiako Itsas Festibala ezagutzera emateko prentsaurrekoa.
Itsas Festibalak, Europa mailan egiten diren eta arrakasta handia izan duten bestelako ekimenekin antzekotasuna du, eduki eta estilo aldetik (hala nola, Brest edo Morbihaneko kasuak). Horiek horrela, munduko txoko desberdinetako itsas kulturetako erakunde eta ordezkariak erakarriko ditu, europako itsas ondarearen gune bilakatuko delarik egun batzuetan zehar.
Zentzu honetan, Pasaiako Badiaren posizionamendu turistikoaren eta garapen kulturalaren estrategiaren barruan, beste urrats bat emango dute, dagoeneko oso proiektu erakargarriez horniturik dagoelarik, hala nola, Albaola, Euskal Itsas Faktoria eta Mater itsasontzia.
Izaskun Gomezek, Pasaiako alkateak, itsas kulturaren garrantzia azpimarratu du eta Pasaiako Badiaren birgaitze sozioekonomikorako tresna paregabea izan daitekela aipatu du. Albaolaren kasua adibidez, 2016 urtean zehar 50.000 bisita izan ditu eta kultura proiektuek enplegua eta aberastasuna sortu dezaketela frogatuz. Lerro honi jarraiki, berriztapenerako prozesu integral horri, arestian aipatutako festibala gehituko genioke baina oraingoan, udalerriko eta eskualdeko sektore kulturala, merkataritza eta sektore turistikotik.
Itsas Festibala 2018ko maiatzaren 17tik 21era egingo da eta helburua, bi urtean behin jaialdia ospatzea izango litzateke. Horrez gain, lankidetza eta parte-hartze gunea izango da, kultura eragileen artean eta baita hiritarren artean ere. Jaialdia bi arlo desberdinetan bereizi dezakegu, alde batetik, europa mailako leku desberdinetatik etorritako itsasuntziak izango ditugu uretan, Pasaiako badian, bakoitza dagokion tripulazioarekin. Bestetik, uretik kanpo, “villages” izeneko zonaldeak izango ditugu non bisitariek aktibitate ugari eta ekitaldi kultural nahiz gastronomikoak topatuko dituzten.
2018 urtean, Pasaiako badia pasarela eder batean bilakatuko da, el Hermione barkuak kapitaneatua –La Fayettek erabili zuena eta amerikako independentziarentzat lagungarria izan zena- eta barku tradizional jarraituko dute Hermione. Pasaia Hermioneren bigarren bidaiaren azken etapa izango da.
Bestalde, Denis Itxasok, Gipuzkoako Kultura eta Turismo Diputatuak, itsas ondareak turismoa erakartzeko duen garrantzia azpimarratu du eta oinarri kultura duten mota honetako ekitaldiek sektore turistikoarentzat aukera paregabeak direla:
Kultura eta lurraldeko baliabide turistikoak indartzeko xedez, ezaugarri hauek dituzten ekimenak sustatzeko beharra nabarmendu du.
Denisek azpimarratu du bi urtean behin, itsasuntzi tradizional izugarriak horrelako badia batean elkartzea eta beraien inguruan ekitaldi kultural nahiz gastronomikoak, lurraldeko baliabideak indartuko dituela.
Aipatu ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak “Explore San Sebastian Region” markaren baitan abian jarri duen estrategiarekin bat dator, lurraldeko baliabide kulturalak eta turistikoak indartzea helburu duena, produktu turistikoen aukerak areagotu eta urtero gipuzkoako lurralde guztian eta hiriburuan ditugun bisitarien fluxua orekatu ahal izateko.
Azkenik, Alfredo Retortillok, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuak, arrazoi desberdinak direla medio, jaialdiak arlo turistikoan duen garrantzia azpimarratu du. Alde batetik, festibala egingo den datak kontuan hartuta, urte-sasoitik kanpo egingo delako, kalitatezko eskaintzak diseinatuz eta esperientziak sortuaz garai hortarako. Bestetik, mota honetako ekitaldiek duten proiekzio eta posizionamendu gaitasunarengatik, Pasaia, Gipuzkoa eta Euskadi dagokion lekuan kokatuz.
Horrez gain, ekimen hau Badiarekin lotutako bestelako proiektu interesgarrien jarraipena dela aipatu du, itsas ondarearen mantentzea, zabalkundea eta balorean jartzea eskatzen duena, lurraldeko administrazio publikoen eta kultura eragileen arteko lankidetza eta inplikazioaren islada direlarik.
Horrez gain, Kontseilariak adierazi duenez, inguruko merkatari eta ostalarientzat onuragarria izango da, baita eskualdeko, Gipuzkoako eta Euskadiko irudi turistikoan ere. Prestigio eta kalitatezko irudia dugu dagoeneko baina jaialdi honek indartuko luke”.
1903