Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 10. egunez jarraian, COVID-19 gaitzak ez du heriotzarik eragin Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

10. egunez jarraian, COVID-19 gaitzak ez du heriotzarik eragin Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Azken orduetan Gipuzkoako egoitza sarean ez da aldaketarik egon gaixotasun honi dagokionean

COVID-19 gaitzak ez du heriotzarik eragin azken orduetan 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen duten Gipuzkoako adinekoen egoitza sarean, 10. egunez jarraian. Ezta ere ez da ez kasu positibo berririk ez alta berririk jazo. Ondorioz, atzoko zenbateko berdinak mantentzen dira: 367 adinekok gainditu dute gaitza, 167 zendu dira eta 28 lagunek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute.

            Bestalde, lau dira oraindik ere COVID-19 gaitzaren kasu aktiboak izaten jarraitzen dituztenak, eta beste hamabi egoitzek lortu dute gaixotasuna gainditzea: Tolosako Iurremandi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao eta Eskoriatzako Jose Arana.

            Lurraldeko egoitzetan, birusaren kontrako borrokan azken egunetan eman diren aurrerapausoetan jarri du azpimarra Eider Mendoza foru bozeramaileak. Azaldu duenez, hau guztia “Gipuzkoan COVID-19 gaitzaren kontra borrokan ari diren pertsonek egin duten lanaren ondorio zuzena da: egoitzetako langileak, osasun zerbitzuetakoak, suhiltzaileen foru zerbitzua, hirugarren sektoreko eragileak…”. Bere ustetan, “taldean egiten ari garen ahalegina” da, azken egunetako emaitzekin saritua izan ari dena.

  

1841