11 positibo atzeman dira eta beste sei adinekok COVID-19a gainditu dute
11 positibo atzeman dira eta beste sei adinekok COVID-19a gainditu dute
Azken orduetan ez da heriotzarik eman Gipuzkoako egoitza sarean.
Azken orduetan, Bergarako Mizpirualde egoitzako bederatzi erabiltzailek eta Alai-Etxeko bik positibo eman dute COVID-19an, eta beste seik gaixotasuna gainditu dute, horietako bost Errenteriako Jesusen Bihotza zentroko egoiliarrak eta bat Hernaniko Santa Maria Magdalenakoa. Bestalde, azken orduetan ez da heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitza-sarean, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dutena.
Beraz, gaur egun, 51 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean: Hernaniko Santa Maria Magdalena (14), Errenteriako Jesusen Bihotza (5), Donostiako Alai-Etxe (9) eta Bergarako Mizpirualde (23). Ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak 9 dira, eta beste 31 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak ari dira izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n, pandemiaren bigarren olatuaren lehen positiboak eman zirenetik, 37 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 25 pertsona hil dira.
1496