Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 177 mila ibilgailuk zeharkatuko dute Irungo ordainlekua datorren asteburuan

177 mila ibilgailuk zeharkatuko dute Irungo ordainlekua datorren asteburuan

Uztailaren 29tik 31ra izango da irteera operazioa eta Irun eta Zarauzko ordainlekuetako bide guztiak prest egongo dira egon daitezkeen auto-ilarak murrizteko.

2022/07/27
177 mila ibilgailuk zeharkatuko dute Irungo ordainlekua datorren asteburuan

Bidegik, AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzeaz arduratzen den foru agentziak, Irungo eta Zarauzko ordainleku nagusietako bide guztiak gaituko ditu, uztaileko azken asteburuan bi autobideetan izango den trafiko-igoera dela eta. Nabarmendu behar da aurten berriro aktibatu dela Espainia eta Marokoren artean itsasartea igarotzeko operazioa, COVID-19agatik bi urtez etenda egon ondoren.

            Kalkuluen arabera, datorren ostiraletik (hilak 29) uztailaren 31ra (igandea) Irungo ordainlekuan 177.000 ibilgailu igaroko dira, gehienak Donostiarako noranzkoan; 119.000 Behobiatik Donostiarako noranzkoan, eta 58.000 Hendaiarako noranzkoan. Trafiko handieneko eguna uztailaren 30a izango da, larunbata. Egun horretan, 65.000 ibilgailuko mugimendua espero da bi noranzkoetan. Zarauzko bidesariak ere mugimendu handia izango du, 187.000 joan-etorrira irits daitekeena.

            Zenbaki horiek ikusita, Bidegik dispositiboa indartuko du eta Irungo ordainlekuko 14 bideak eta Zarauzko 17 bideak irekita mantenduko ditu. Bide guztietan langileak egongo dira, edozein gertaera berehala konpontzeko eta, ahal den neurrian, sor daitezkeen itxaronaldiak saihesteko. Bide guztiak gaituta daude ordainketa Abiatu, Via T gailuaren, kreditu- eta zordunketa-txartelen, telefono eta erloju adimendunen edo eskudirutan egiteko.

            Foru agentziak gogorarazi du joan etorrian eragina izan dezakeela Biriatun egin daitezkeen segurtasun kontrolen ondorioz eta gomendatzen du eskura izatea nortasun-txartela edo pasaportea, hala eskatuz gero, eta jakinaren gainean egotea Eusko Jaurlaritzaren Trafikoaren web-orrian (www.trafikoa.eus), Twiterren (www.twiter.com/trafikoaejgv) eta 011 telefonoan.

            Foru agentziak gogorarazi du joan-etorrietan eragina izan dezaketela Biriatuko balizko segurtasun-kontrolek, eta gomendatzen du nortasun-txartela edo pasaportea eskura izatea, eskatuz gero tramitea arinagoa izan dadin, eta Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko web orrian (www.trafikoa.eus), Twiterren (www.twiter.com/trafikoaejgv) eta 011 telefonoan informatuta egotea.


Donostia Klasikoaren afekzioak

Bestalde, datorren larunbatean, uztailaren 30ean, ospatuko den Donostia Klasikoa txirrindularitza proba dela eta, AP-8 eta GI-20 errepideetako irteeretako zenbait adarrek auto-ilara puntualak jasan ditzakete, txirrindulariak igaroko diren inguruko errepideetako mozketek eraginda.

            Afekzioak GI-20 errepidean izan daitezke, 10:45etik 12:15era Añorgarako 10. irteeran Behobiarako noranzkoan. AP-8an, afekzioak Zarauzko ordainlekuan 11:00etatik 12:45era; Elgoibarkoan 12: 30etik 13: 45era; Irun M/On 14:15etik 16:00etara eta Oiartzungo 11.irteeran  15:30etik 17:00etara bitartean izan daitezke.

  

2666