2015eko kontuek Bidegi zalantzan jarri ezin den proiektua dela bermatzen dute
2015eko kontuek Bidegi zalantzan jarri ezin den proiektua dela bermatzen dute
Sozietate publikoak kudeatzen dituen gaitasun handiko errepideetan, % 3,91 igo da zirkulazioa, 2014aren aldean.
Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek eta Bidegiko zuzendari Alfredo Etxeberriak aurkeztu dituzte 2015eko kudeaketa-txostena eta kontuak: kontuetan islatzen da foru sozietate publikoak finantza-egoera ona duela.
Bidegik kudeatutako errepideetako zirkulazioa, 2014koarekin alderatuta, % 3,91 igo da, eta erritmo on hori agertzen da 2016ko lehen hilabeteetan ere. Aurtengo urtarriletik apirilera bitartean ateratako datuen arabera, zirkulazioa % 5,82 igo da 2015eko lehen 4 hilabeteetakoarekin alderatuta.
Foru sozietate publikoak lortutako diru-sarrerei dagokienez, berriz (bidesariak + gasolina-zerbitzuguneak), % 8,4ko igoera izan da, 2014ko datuekin alderatuta.
Bidegiko zuzendari nagusi Alfredo Etxeberriak Gipuzkoako azpiegitura-agentziaren martxa ona azpimarratu nahi izan du: “2015eko ekitaldiaren emaitza izan da 22 milioi euroko saldo positibo bat, eta horrek berresten du, aurreko urteetako datuekin batera, Bidegik baduela gaitasuna bai bere finantza-konpromisoei erantzuteko bai etorkizuneko erronkei aurre egiteko, erabiltzaileei zerbitzu hobea ematearren.” Etxeberriak hau gehitu du: “noski ez dugula behar ez birfinantzaketarik ez eta diru injekziorik ere Aldundiaren aldetik”.2015eko ekitaldiaren emaitza izan da 22 milioi euroko saldo positibo bat"
Aintzane Oiarbide diputatuak hauxe azpimarratu du: “Bidegi sortu zen gaitasun handiko errepideak egiteko eta kudeatzeko. Foru sozietate horri esker, Gipuzkoak gaitasun handiko errepide sare on bat dauka, Aldundiak bere baliabideekin egin ezingo zuena. Bidegi oso baliabide garrantzitsua da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, eta erakutsi du errepideen kudeaketa-eredu hori eredugarria dela estatu mailan, baita Europa mailan ere".
Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Bidegiren kudeaketa-alorra eta eskumenak zabalduko ditu; sozietate publikoa arduratuko da, alde batetik, N-I errepideko ibilgailu astunen bidesariak kudeatzeaz, eta bestetik, GI-632 errepideko obrak egiteaz eta kudeatzeaz.Oiarbide diputatuak azpimarratu duenez "sinesten dugu Bidegi ereduan; eta horren erakusgarri da gure departamentuak sozietate horren esku uzten duela gure proiektu estrategikoak eraikitzea eta kudeatzea”.
Aintzane Oiarbidek hau erantsi du: “Bidegik erakutsi dituen emaitzek argi asko uzten du Bilduk aurreko legealdian behin eta berriz egiten zuen kontaketak ez daukala inolako oinarri sinesgarririk. Kontaketa interesatua eta manipulatua izan da. Gainera, errealitateak eta datu egiaztatuek argi uzten dute kaltetu egin nahi zutela, bueltarik ez duen moduan kaltetu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak duen sozietate publiko bideragarriena eta errentagarriena”.
2174